euskaraz.net
Gure hegaztiak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Gure hegaztiak



Ekologia

* * *

Gure hegaztiak



Pitxartxar Nabarra

Euskal Herrian 500 bat daudela uste da. Tamalez, txori honen populazioa gutxitu egin da. Txoria txikia dugu, 13 zentrimetro neurtzen ditu batez beste. Arrak, gainaldea arre-beltz kolorekoa du, eta lumetan gaztaina koloreko azpildurak dauzka. Buruan bekain luze eta zuria du, eta begi azpian marra beltzak. Isatsa arrea du, bularra eta lepoa gorriztoak ditu, eta eztarriaren bi albotan marra zuriak.

Zonalde irekietan bizi da, ia zuhaitzik ez dagoen belardietan. Ez du 1.000 metroko altura gainditzen. Denbora anitz ematen du atsedena hartzen. Bere hegaldia zuzena da, eta lurretik hurbil joan ohi da.

Aralar, Entzia eta Salbadako mendi altzotan egoten da. Arabako lautadan ere ezaguna da.

Udazkena gurera heltzen denean, taldeak sortzen ditu. Landare artean egiten du habia; kopa itxurakoa, eta barnealdean barnizatua. Urtean errunaldi bat edo bi izaten ditu, eta bakoitzean bospasei arrautza erruten ditu.

Lurzoruan harrapatzen dituen artropodoak eta zizareak jaten ditu.

Pitxartxar burubeltza



Bikoteak urte osoan egoten dira elkarrekin.Toki garaietan bizi da. Beti adar, zuhaitz, hesi edo makilen baten gainean ikusi ohi dugu. Ez du batere gorputz proportzionatua, buru handia eta buztan luzea ditu. Arrak lumaje deigarria du.
Emeak antzekoa du, baina hitsagoa da. Bere tamaina aurrekoaren antzekoa da.

Martxoa edo apirila aldera ugaltzen da. Habia lurrean egiten du, sastraka eta harrien artean. Emeak bakarrik egiten du habia. Udazkenean populazioa handitu egiten da, baina egunak aurrera egin ahala, gutxitu egiten da.

Talaietatik zelatatzen ditu harrapakinak, eta hauen gainera amiltzen da, beraien atzetik hegan egiten du harrapatzen dituen arte. Intsektuak eta bestelako ornogabeak jaten ditu.

Kuku arrunta



Haren “ku-ku” berezia guztiok ezagutzen dugu, baina ezkutatuzalea da. Txori honen itxura ez da batere ezaguna. Kuku arrunta 32 zentrimetro luze da; buztan luzea eta hego zorrotzak ditu, eta kolore gris berdin samarreko lumajea; sabelaldean marra zuri- beltzak ageri ditu.

Kukuaren ahotsa apirilaren lehen egunetan entzuten da, eta iraila arte hemen gelditzen da. Gaueko migratzailea da, 3.000 km egin ditzake geldialdirik egin gabe.

Zuhaitz antzeko estalduretan topa daiteke. Beste espezien habietan jartzen ditu arrautzak, eta kuku jaioberriak beste arrautza eta beste txori jaioberriak kabitik botatzen ditu. Habia horretako gurasoek ekarritako janaria beretzat gordetzen du.

Intsektujalea da, batez ere beldarrez elikatzen da. Batzuetan arrautzak eta txorikumeak ere jaten ditu.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****