euskaraz.net
Donostian ttipi-ttapa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 71 2004/12 »  Donostian ttipi-ttapa



Erreportajea

* * *

Donostian ttipi-ttapa

Erdialdea ezagutzeko modu polita

Ikasturte hasieran, Belen ikastetxeko LHko 4. mailako ikasleak, gure eskola inguruak ezagutzera joan ginen.



Goizeko bederatzietan ikastetxetik atera ginen, eta Artzain Onaren plazara oinez joan ginen. Hor lau laguneko taldetan banatu ginen. Talde bakoitzak plano banahartu zuen. Planoan, markatuta ibilbidea jarraitu behar genuen.

Leku hauek aurkitu behar genituen: Koldo Mitxelena Kulturgunea, Artzain Onaren Katedrala, Posta bulegoa, suhiltzaileen egoitza eta Jabetza Ganbara.

Hasieran zaila izan zen. Pixka bat galduta geunden, baina irakasleen eta jendearen laguntzarekin , lortu genuen. Tokiak aurkitu ondoren, leku guztietan galderak egin behar genituen.

Jabetza Ganbara Bilbo plazan dago. Hor galderak egin eta gero, argazki zaharrak zituen liburu bat oparitu ziguten.
Suhiltzaileengana talde batzuk elkarrekin ailegatu ginen. Jende asko zegoen, baina kamioiak ikusi genituen.

Posta bulegoan kartak bidaltzeko lekuak ikusi genituen. Sarrera oso handia da, eta barruan jende asko ari zen lanean. Hor ere liburu bat eman ziguten.

Koldo Mitxelena Kulturgunean esan zigutenez, 260.000 liburu dituzte eta jende asko joaten da liburutegira, batez ere, ikasleak eta jubilatuak.

Bukatzeko, Artzain Onaren Katedralera joan ginen. Oso garaia eta polita da, eta 107 urte dituela esan ziguten.

Leku guztietara joan eta gero, beste taldeekin elkartu ginen. Mahai batean utzi genituen mapak, eta erantzunak eta opari bat egin ziguten: iparrorratz bat, iparra ez galtzeko.



Gero ,oinez itzuli ginen eskolara.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****