euskaraz.net
Eskola porrota

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 72 2005/01 »  Eskola porrota

* *

Alejandro Ocio
DBH-3
Maite Ganuza
DBH-3
Asis Hernando
DBH-3
Iosu Otegi
DBH-3
Lagunek garrantzi handia izaten dute ikasketetan, eta batzuen eragin txarraren eraginez, ikasteko gogoa kentzen da. Ondorioz, beste gai batzuekiko interesa sortzen da, eta ikasketek garrantzia galtzen dute gazteen bizitzan. Arazoa oso nabarmena da. Gero eta jende gehiagok ez ditu ikasketak bukatzen. Nire ustez, lagunek eragin handia dute. Lagun langileak badituzu, horrek laguntzen dizu; baina zure ingurukoak alferrak badira, oso zaila da gauzak ondo egitea. Gaurkotasun handiko gaia da. Arazoarekin amaitzeko modu sinpleena ikasle bakoitza ondo ezagutzea da, eta behin ezagututa, berari dagozkion ikasgaiak jartzea. Oinarrizko ikasgaiak (hizkuntza, matematikak...) ez dira alde batera utzi behar. Baina beste batzuk alda daitezke ikasgai errazago batzuk jarrita. Nik uste dut eskola porrota nota txarrengatik gertatzen dela. Neska-mutilek gero eta gutxiago ikasten dute, eta ez dira klasean adi egoten. Horrexegatik, nota txarrak ateratzen dira.


Alberto Arnal
DBH-3
Jon Ortells
DBH-3
Jose Mari Suso
DBH-3
Alejandra Ortiz de Zarate
DBH-3
Nire ustez, pertsona guztiek ez dute arrazoi berdinengatik porrot egiten. Batzuek gurasoen arreta falta dute, beste batzuk alferrak dira, edo bestela, ikasketek ez dutela balio uste dute... baina oso gutxitan izaten da adimen falta. Eskola porrota gero eta nabariagoa da, gero eta jende gehiagok dauka arazo hau. Oso kasu larria da, eta neurriak hartu beharko lirateke. Eskola porrota oso egoera arrunta da gaur egun. Egoera aldatzeko hainbat konponbide jarri behar dira. Adibidez, klasean atzeratuta dabilen norbaiti, bere ikasgaietan lagundu behar zaio, helmugara hel dadin. Horrela, eskola porrotaren bataz bestekoa jaitsiko litzateke. Kontu larria da. Eskolan gure etorkizuna erabakitzen ari da, eta porrot egiten badugu, etorkizunean dena zailagoa izango da. Nire ustez, eskolan porrot egiten dutenak, gehienetan oso alferrak dira. Esaten dute ez zaiela eskola axola, baina ez da egia.


Eskola porrota



Gai hau eguneroko kontua bihurtu da gure ikastoletan. Zergatik ote da gero eta nabariagoa eskola porrota gaur egungo gazteen artean? Arazo larri baten aurrean gaude, baina hala ere, ez dirudi horren kontrako neurririk hartzen denik.

Eskola porrotaren arrazoi nabarmenena zera da: ikasleek interes falta azaltzen dutela eskolan irakasten diren gaiekiko. Jende guztiari ez zaizkio gai berak interesatzen, bakoitzak etorkizuna bere erara ikusten baitu. Gainera, eskolaratzea bi urtez luzatu da, eta eskolan jarraitu nahi ez duten ikasleak ugaritu egin dira nabarmen. Beste arrazoi bat familiaren laguntzarik eza izaten da. Gazteek interesa mantentzeko, beharrezkoa da gurasoen animoa.
Unai Alejandro
DBH-3
Beatriz Fuentes
DBH-3
Gero eta arazo nabariagoa da. Ikasle askok ez dugu ikasi nahi, ezta eskolara joan nahi ere, eskolan ematen diren ikasgaiak aspergarriak eta astunak izaten direlako. Ordu gehiegi pasatzen ditugu eskolan sartuta, eta irakasleek gero eta gehiago eskatzen digute. Eskola porrota hainbat arrazoik eraginda gertatzen da, baina irtenbidea izan dezake. Batetik, ikasleen gustuko gaiak landu beharko lirateke. Bestetik, gurasoen inplikazioa handitu beharko litzateke.




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****