euskaraz.net
Loiola zaharrari jantzi berria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 72 2005/01 »  Loiola zaharrari jantzi berria



* * *

Loiola zaharrari jantzi berria

Donostiako udala proiektu asko ari da gauzatzen auzoetan bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Kasu honetan, Loiola auzoa berritu eta modernizatzea du helburu.




Loiola auzoa hirigintza aldetik birgaitu eta bere onera ekartzeko prozesua, Barne Berrikuntzako Plan Bereziarekin hasi da. Plan horren barruan daude, esate baterako, Loiolatarra-Plazabururen urbanizazio berria, Urumea ibaiaren 400 metro bideratzea, eta Atari-Ederreko plaza berriaren lurrazpian, erauntsietarako biltegia jartzea. Hala, Donostiako Udalak onartu egin du “Sacyr Vallehermoso”-ren proiektua Loiolako auzoa zaharberritzeko. 125 etxebizitza eraikiko dituzte. 125 horietatik, 22 Babes Ofizialeko Etxebizitzak (B.O.E) izango dira. Udalak zozketatuko ditu. Auzoaren hirigintza hobetzeko, behar diren lanak egiteko konpromezua hartu dute. Zeregin honetan 18 milioi euro baino gehiago inbertituko dira.
Baina, dena ez da hain polita. Obrak hasi baino lehen, arazo asko izan ziren. Batetik, bota dituzten etxebizitzen jabeek beste etxe batzuetara joan behar izan dute. Bestetik, “Loiolatarra” kirol elkartearen etxea bota behar dutenez, elkarte honek egoitza berria eskatzen du. Aralar kalean ere, errepidea moztu egin dute Egiarako bidean… Ramos zinegotziak gogoratu zuenez, Loiolako B.P.B delakoa(Berritzeko Plan Berezia) operazio izugarria da: “izan ere, auzoaren berrikuntza suposatuko du. Aldi berean, Urumea ondoko auzo berriari esker, hiriko erdigunearekiko sarbidea hobetuko du. Gainera, Ametzagainako parkearekin lotu ahal izango da”



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****