euskaraz.net
Gazte gaztetatik, goi mailako kirolari

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 72 2005/01 »  Gazte gaztetatik, goi mailako kirolari

* * * *

Erreportajea

Klub profesionalek gero eta kirolari gazteagoak nahi dituzte. Esate baterako, Josu Ozkoidi lasartearra eta Garikoitz Gorrotxategi gazteiztarra dira horren adibide argi eta garbia.


Josu eta Garikoitz Realean daude, ohorezko kadeteen mailan. Gainera, biak aritu dira talde garrantzitsuren batean, eta beste talderen bat haien atzetik ibili da. Biak oso jokalari gazteak dira, 14 urtekoak hain zuzen. Josu aurrelari edota pibote lanetan aritzen da. Garikoitz, ordea, atezaina da.

Garikoitz Gorrotxategik lehen Deportivo Alaves taldean jokatzen zuen, eta Josuk, Antiguoko Kirol Elkartean, bera baino zaharragoak ziren jokalariekin. Hona hemen elkarrizketan esan dizkigutenak:




Garikoitz Gorrotxategi

Kaixo! Zer moduz zaudete momentu honetan?

J: Oso gustura nago orokorrean, eta gainera, oso pozik nago Realean.

G: Orain ondo nago, lagunekin, kirolarekin... Hala ere, Gazteiztik Donostiara etorri nintzenean pixka bat zaila izan zen dena.

Noiz hasi zineten futbolean? Eta nola?

J: 5 urterekin hasi nintzen futbolean. Etxekoekin jolasten nuen, etxe azpian, eta baita eskolan ere, lagunekin.

G: Sei urterekin hasi nintzen futbolean eskolako taldean, eta beste eskola batzuen aurka jokatzen genuen. Gero atezain bezala hasi nintzen... eta orain arte.
Beste kirolen bat egiten al duzue futbolaz aparte?

J: Oraintxe bertan ez, futbolarekin eta eskolarekin nahikoa dudalako; baina garai batean tenisean aritzen nintzen.

G: Orain ez; baina garai batean karatea eta atletismoa egin nituen.

Zenbat zarete taldean?

J: 17 pertsona gara nire taldean, baina Realeko talde osoa kontutan hartuta, askoz gehiago gara.

Ondo eramaten al zarete zuen artean?

G: Orokorrean bai, baino beti dago gustuko ez dugun bat edo beste. Hala ere, zelaiaren barruan denak gara lagunak.

Sariren bat irabazi al duzue?

G: Ez, oraingoz ez.

Zer pentsatzen du zuen familiak honetaz?

J: Pozik daude, eta nire partiduak ikustera etortzen dira.

G: Ez dute ezer esaten, baina nire ustez, oso pozik daude.

Asko eragin al du futbolak zuen bizitzan?

G: Bai, entrenamenduak direla eta...

Josu Ozkoidi




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****