|
*
Haizearen indarra neurtzen duen tresna da anemometroa
|
Jogurt pote bakoitzari zulotxoa egin, eta makila sartuz ,sendo itsatsi.
Kartoizko hodiaren muturra estaliko duen kartulina moztu.
Zati bat moztu, marrazkian agertzen den eran, eta kono irudia eman.
Kartoizko irudiaren ahoa kartulinazko kono horrekin estali. Zinta eransgarriaz ondo eta tinko itxi, eta lau norabidetara begira zulotxoak egin.
Hodiaren lau zuloetako banatan, jogurt makildunak itsatsi.
Leku egokia aukeratu, eta makila luzea lurrean sartu.
Kartoizko hodia makilaren gainean dilindan ipini, erraz biratzeko moduan.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|