|
*
*
*
2005. urtean egiozu oparia naturari
|
|
Telebistan Errege Magoen eta Olentzeroren iragarkia ikusi nuenean, harrituta geratu nintzen. Iragarki horretan, Errege Magoek zaborra zeramaten kaxetan, eta errege bakoitza zaborra bere ontzian botatzen ari zen. Ontzi handi eta koloredunak ziren. Hori kolorekoan plastikoak eta ontziak botatzen zituzten. Berdean, beira. Urdinean, kartoia eta papera. Olentzero bukaeran azaldu zen, eta pilak pilen-kutxara bota zituen: ontzi hori-horia eta txikia zen aipatutakoa. Horixe zen aurten naturari egindako oparia. Oso ideia originala eta erakargarria iruditu zitzaidan. Oso polita.
|
Gu ere Errege Mago eta Olentzero izan gaitezke naturarentzat. Guk ere opariak egin ditzakegu. Guk ere sentitu dezakegu opariak egiteak ematen duen poza. Hara zenbait ideia, gure esku daudenak: zaborra dagokion ontzira bota, papera birziklatu (zuhaitz gutxiago moztuko dira), plastikoarekin plastikozko beste tresna batzuk egin daitezke, berdin gertatzen da beirarekin… eta horrela energia aurreztuko dugu. Parkeetan, eskolan eta mendian aurki dezakegun zaborra jaso dezagun. Naturak eskertuko digu.
|
Nerea Oroquieta, Amaia Varela, Leire Segura eta Leire Blanco. Marrazkia Odei Casal.
San Luis La Salle Ikastetxeko 6. mailako ikasleak
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|