euskaraz.net
Denbora pasak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 72 2005/01 »  Denbora pasak

* * *

Ikusitakoak

oso ona ona balekoa txarra



Zuzendaria: Steven Soderbergh.
Aktoreak: George Clooney, Brad Pitt, Matt Damon, Catherine Zeta-Jones, Julia Roberts, Andy Garcia…
AEB, 125 minutu
Mota: Intrigazkoa

Film hau “Ocean´s eleven” delakoaren jarraipena da. Aurrekoan kasino bat lapurtu zuten, eta diru ugari irabazi zuten. Horregatik, bigarrengoan, kasinoaren jabea dirua berreskuratu nahian dabil, eta mehatxatu egiten ditu lapurretan parte hartu zuten guztiak. Gaizkileek ez dute zorra ordaintzeko nahikoa diru; beraz, beste lapurreta bat egitea erabakiko dute. Zoritxarrez, “Gaueko azeria” deituriko beste lapur ospetsu bat aurreratuko zaie. Azeria ezagutzen dutenean, erronka berria ezarriko die: onena nor den jakiteko. Oso film dibertigarri eta interesgarria da, aktore ospetsu ugari azaltzen baitira. Dudarik gabe, ikustea gomendatzen dizuegu, oso ondo pasatuko duzue eta!



Zuzendaria: Tim Story
Aktoreak: Queen Latifah, Jimmy Fallon, Henry Simmons, Ann-Margret
AEB, 97 minutu.
Mota: Komedia

Belle Williams (Queen Latifah) abiaduraren deabrua da. Bere taxi zoroan, New York hiriko kaleetan barna ziztu bizian ibili ohi da, eta hiri horretako taxirik azkarrena izatearen ospea du. Hala ere, taxia gidatzea ez da bere helburua, bestelakoa da bere benetako ametsa: Bellek neskentzako lasterketen txapeldun izan nahi du. Eta oso ondo dabil, Andy Washburn (Jimmy Fallon) izeneko polizia baten erruz, bidetik irteten den arte. Asko gustatu zaigu pelikula, efektu bereziak oso onak direlako, eta oso ondo nahasten direlako abentura eta umorea. Aktoreek lan ona egin dute, oso ezagunak ez izan arren. Pertsona guztiei gomendatzen diegu filma, baina batez ere gazteei. Autoak gustatzen bazaizkizu, hauxe da zure neurriko pelikula.



Zuzendaria: Don Mancini
Aktore nagusiak: Brad Dourif, Jennifer Tilly, Billy Boyd, Hannah Spearritt.
AEB, 86 minutu.
Mota: Beldurrezkoa

Chuckyren eta Tiffanyren umezurtza Glen da. Plastikozko panpina bat da, eta bizirik dago. Hollywood hirira joango da egun batean, bere gurasoez gauza gehiago jakin nahian. Hollywood-en dagoela, nahi gabe gurasoak berpiztuko ditu. Hala ere, ez da familia zoriontsua izango, Glenek ez baitu jendea hil nahi.
Izugarri gustatuko zaizu film hau, beldurrezkoa delako, baina baita umorezkoa ere. Bosgarren aldiz, aukera izango duzu Chucky-ren abenturak ikusteko. Besteak ikusi baldin badituzu, ez ezazu hau gal! Efektu bereziak ere oso politak dira, eta behin baino gehiagotan, espero ez dituzun gauzak gertatzen dira. Aupa Chucky!



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****