|
*
*
*
oso ona
ona
balekoa
txarra
|
|
0dolean neraman
Idazlea:Joan Mari Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Liburu potolo samarrak irakurtzeak beldurrik ematen ez badizu, eta futbola gustuko baduzu, hementxe aukera ona ondo pasatzeko. Eneko izeneko futbolariaren bizitzaren berri ematen digu nobela honek. Eneko Realeko jokalari izatera iritsiko denez, oso gertuko egiten dira protagonistaren bizipenak. Ondoren Barcara joango da; gure mutil eta lagun askoren ametsa beteko du, beraz.
Lehen pertsona erabiltzen da, eta kontakizuna benetakoa ematen du. Futbolan aritzeaz gain, maitemindu, porrotak jasan, arazoak gainditu… denetarik egingo dugu.
Bestalde, bukaeran batez ere, istorioak sinesgarritasuna galtzen du. Oso penagarria eta negargarria egiten da. Ezin dizuet kontatu bukaera... baina, egia esan, nik aldatu egingo nuke. Liburua irakurtzeko erraza da, ez duzu haria galtzen. Pertsonaia gutxi daude, eta kontakizuna beti aurrera doanez, ez zara galduko.
|
Euskal Herriko Futbolaren Historioa
Argitaletxea: Aralar liburuak
Ez da erosten den liburu horietakoa. Gure institutura Gipuzkoako Foru Aldundiak doan bidali digu. Futbolzale amorratua bazara, zuri oparitzeko oso egokia da. Euskal Herriko futbol taldeen historia dakar, jokalarien fitxak, taldeen jantziak, noiz sortu ziren, nork zuzendu zituen, entrenatzaileen izenak, eta abar. Futbol zelaien historia ere badakar: noiz eraiki ziren, neurriak, ikuslegoa, berrikuntzak... den dena. Buru ona edukiz gero, hau da, elefantearen memoria, datuak ikasi eta gero lagunen arteko eztabaida gogotsu horietan, futbolaz aritzen garenean, primeran gelditzeko aukera izango duzu. Ez ahaztu: datu guzti horiek oso argazki ederren ondoan datoz... ez zara aspertuko, beraz.
Urko Perez DBH 4
|
|
|
Zestoako hizkera
Lan taldea: Agurtzane Azpeitia eta Euskara Aholku Batzordea
Argitaletxea: Hotsak
Liburu txikia baina oso atsegina da. Orrialde bakoitzean, esapide bat eta dagokion marrazki oso dotorea. Aldamenean, esapide hori hobeto ulertzeko esaldi bat edota azalpena dator. Guztira 27 orrialde dira. Zestoa inguruko hizkerako esapide eta atsotitz hauek ondo etorriko zaizkigu, gure eguneroko euskara plastikozkoa pixka bat goxatzeko. Esapide azkarrak, freskoak, argiak, esanguratsuak.... eguneroko hizkeran gaztelerara jo beharrik ez izateko oso egokiak dira.
David Diaz . DBH 4
|
Kandiskyren tradizioa
Idazlea: Ramon Saizarbitoria
Argitaletxea: Erein
Eskolan irakurri beharreko liburuen artean bat aukeratu behar, eta orri gutxi dituen bat aukeratu nuen. Zorionez, istorioak harrapatu egin ninduen, eta ondo pasatu nuen irakurtzen. Egia esan, hitz batzuk ez ditut ulertu, eta esaldiaren zentzuaren arabera asmatu ditut. Gaia da gustatu zaidana. Neska batek, mutil lagunik gabe, zer egin behar du? Zer asmatu behar du lagunminari kontatzeko? Nola konpondu arazo hori besteen aurrean ? Bada… ez dizuet kontatuko. Liburua irakurri behar duzue. Gainera, gero mutilak binaka etorriko zaizkio. Esperientziak gazi-gozoak izango dira. Nola ez, gurasoak gertu daude... eta protagonistaren bizitzaren parte garrantzitsua dira! Sentimenduak, burutik pasatzen diren ideia arraro horiek, bizipen eta anekdota ez oso harrigarriak... merezi du, benetan. Liburu polita da oso.
Atzako Instituko DBH 4 mailako ikasleak
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|