euskaraz.net
Elkarrizketa: Alfredo Landa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 73 2005/03 »  Elkarrizketa: Alfredo Landa



* *

“Ikasketak ez egin arren, banekien aktorea nintzela”
Alfredo Landa aktore ospetsua Iruñean jaio zen 1913ko martxoaren 3an. 12 urte zituela, Donostiara etorri zen familiarekin. Donostian Zuzenbide Ikasketak egin zituen, eta antzerki munduan esperientzia batzuk izan eta gero, interpretazio munduan jarraitzea erabaki zuen. Ondoren, zineman murgildu zen buru belarri.




Noiz eta nola sartu zinen mundu honetan?

Donostian antzerkia egiten hasi nintzen. Lagun batzuekin, TEU taldea (Espainiako Antzerki Unibertsitarioa) sortu genuen. Gero, Madrilera joan nintzen antzerkigintzan jarraitzeko.

Noiz egin zenuen zure lehen pelikula?

Lehen pelikula 1962ko urrian egin nuen, duela 42 urte. ”Atraco a las tres” izan zen, Jose Maria Forqueren zuzendaritzapean.

Lehenengo pelikulak beti esperientzia ona ekartzen du, ezta?

Bai, nire lehen pelikulak gauza asko erakutsi zizkidan, eta zineman nire debuta izan zen. Komiko paperak egiten hasi nintzen, eta gero itxura hori aldatzea kosta egin zitzaidan.

Aktore izateko ikasi zenuen?

Ez nuen aktore izateko ikasi, TEU taldean izandakoa nintzelako, baina banekien aktorea nintzela.

Zenbat pelikula egin dituzu orain arte?

120 pelikula egin ditut, horietatik 110etan protagonista nagusia izan naiz.

Zein izan da gehien gustatu zaizuna? Zergatik?

Egin didazun galdera hori, zortzi ume dituen aita bati, ea umeen artean politena nor den galdetzea bezalakoa da. Denak gustatu zaizkit. Pelikula txarretatik, gauzak gaizki ez egiten ikasi dudalako, eta onetatik, gauzak ondo egiten.

Aktore famatuekin lan egin duzu, zein harreman izan duzu haiekin?

Nire harremana oso ona izan da; ezaugarri bat dudalako: mundu guztiarekin oso ondo konpontzen naiz, zorionez.

Konta iezaiguzu zerbait zure azken pelikulari buruz…

Nire azken pelikulak “Tiovivo” izena du. Nolabait esateko, ez dauka argumenturik. Akuarela moduko bat da, 1950ean Madril nolakoa zen azaltzen duena.

Zein eszena errepikatu duzu gehien?

“La Vaquilla” pelikulan, eszena bat 48 aldiz egin izan behar nuen, zuzendariari, Luis Berlangari, errepikatzea gustatzen zitzaiolako.
Zein izan da jarri dizuten janzkerarik harrigarriena? Zein pelikulatan?

Pertsonaia askotaz mozorrotu naiz: emakumea, trabestia, apaiza, toreatzailea...

Beste bitxikeriaren bat?

Zuzendari bati txorizo bokata nola jaten nuen gustatzen ez zitzaiolako, azkenean, 14 bokata jan behar izan nituen.

Zein sari jaso dituzu?

Zorionez, sari mordoa dut: Cannesko nazioarteko zinemaldian lortutakoak, bi Goya...

Haietatik, zein izan da garrantzitsuena?

Cannesko nazioarteko zinemaldikoa. Cannesko zinemaldia munduko garrantzitsuena da.

Pelikulaz aparte, zerbait gehiago egin duzu telebista munduan? Eta antzerkian?

Zortzi telesail egin ditut, eta programa solteak. Bestalde, hamazazpi estreinaldi egin ditut Madrilgo antzerkian.

Familia bat edukitzeak eragina izan al zuen zure lanean?

Ez. Nire bizitza pribatua bizitza profesionaletik aparte utzi dut beti.

Aktore gazteei, edo aktore izan nahi dutenei, zer aholkatzen diezu?

1963an, elkarrekin hizketan denbora asko eman genuen egun batean, Peper Ispertek zera esan zidan: “Lanbide honetan hastekoa zarenez, lehenik jasankorra izan zaitez, baita apala ere. Azkenik, zoaz guztiaren bila”.

Eman dizkizuten aholku guztietatik, zein duzu gogoan?

Asko, baina gehien gogoratzen dudana, Pepek esandako hori da. Hitz horiek oroimenean gordetzen ditut.

Etorkizunari begira, zer?

Gaur egun, gustuko ditudan proiektuetan besterik ez dut lan egiten. Bi proiektu ditut, eta ateratzen badira, ondo… eta bestela ere, ondo. 46 urte hauetan oso zorte handia izan dut: alaia izan naiz, alaia izaten jarraitzen dut, eta espero dut alaia izaten jarraitzea.



Alfredo Landak ondorengo filmeei

esker lortu ditu Goya sariak:



Tata mía (1986)
El bosque animado (1987)
La marrana (1992)
Canción de cuna (1994)


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****