|
*
*
*
*
|
Italia, hizkuntzez beteriko zapata
|
|
Europako Batasuna modan dagoen honetan, Italiako hainbat kontu ekarri dizkizuegu: hizkuntzak, kultura, ohiturak, geografia… zatozte gurekin Italiar zapata erraldoira!
|
Italia Europa hegoaldean dago. Mediterraneoko penintsula bat da, Sizilia eta Sardinia irlak barne dituela. Lurralde hau hizkuntza mordoaz inguratua dago. Italia iparraldean, esate baterako, frantsesa, eslovakiera eta aleman hizkuntzak mintzatzen dira.
Europa hegoaldeko errepublika da Italia. Mediterraneo itsasoak laztantzen du Italiar penintsula osoa; eta Alpe mendietarainoko zatiaz gainera, Sardinia eta Sizilia uharteak ere hartzen ditu.
Italia oso lurralde menditsua da. Iparraldean Alpe mendiak daude, Italia eta Europa arteko muga naturala eginez. Apenino mendikateak, aldiz, Italia goitik behera zeharkatzen du. Ibai asko daude Italian: esate baterako, Arno, Tiber, Adigino... dena den, bertako ibairik nagusiena Po ibaia da, bai luzerari, baita ur emariari dagokionez ere.
Po ibaiak Alpe eta Apenino mendikateetako ura biltzen du, eta Adriatiko itsasoan isurtzen da, delta zabal batean. Bestalde, San Marino eta Vaticanoko Hiria estatu independenteak Italiako lurraldearen barruan daude.
Italia G7 taldean dago, munduko zazpi nazio industrializatuenen artean, alegia. Antzinako Erromatar Erresumaren bihotzean dago Italia, eta Europako historia eraikitzen lagundu du. Aberastasunez jositako herria da.
Historia luzea
Italia giltzarri izan da Mediterraneo aldeko gizarte eta kulturak garatzeko. Lurralde horretan, lehen giza arrastoak aurrehistoria garaikoak dira, eta horrexegatik, makina bat ondare arkeologiko topatu dira: Lacio eta Toscana, Umbria eta Basilicata, Grezia Magna... Mende luzez etruskoak izan ziren jaun eta jabe italiar penintsulan, eta gero, erromatarrek menderatu zuten lurraldea. Ondoren, Erdi Aroko humanismoa eta errenazimentua heldu ziren, Europako filosofia eta artea eraikitzen lagundu zuten mugimendu garrantzitsua, alegia.
Italia modernoa nahiko berandu eratu zen estatu gisa, Europako beste lurraldeekin konparatzen badugu, behintzat: 1861ean gertatu zen hori.
Hamaika kultura
Kulturari dagokionez, Italia lehen mailako kultura izan da antzinatik. Italiako artistak artelan ederren egile dira eskulturan, arkitekturan, pinturan eta literaturan. Musikari dagokionean, antzinako operan nabarmendu dira batez ere.
Italiar penintsula duela 150 bat urte bateratu zen. Dena den, italiarrentzako Italia ez da herri berria; aitzitik, antzinako erromatarren ordezko sentitzen dira. Hala ere, kulturari eta geografiari dagokionez, alde handia dago
|
leku batetik bestera: greko, arabiar, etrusko, normando eta lonbardiako kulturetatik jasotako ezaugarrien eraginez. Ezaugarri horiek argi ikus daitezke dialekto, jaiegun, abesti eta janarietan. Dena den, egon badago ezaugarri amankomun bat italiar guztien artean: familiak garrantzi handia du eguneroko bizitzan.
Hizkuntza ugari
Italiera da hizkuntza nazional eta ofizial bakarra, Italian beste hizkuntza asko mintzatzen diren arren. Beste hizkuntza batzuk, albaniera (120.000 hiztun), katalana (30.000 hiztun), alemana (310.000 hiztun), eta friuliera (720.000 hiztun) dira. 59.590.000 biztanle daude Italian. I. eta II. Mundu Gerraren ondorioz, biztanle asko AEBtara, Argentinara, Brasilera… alde egin zuten.
Italiera, lehen esan bezala, Italiako hizkuntza ofiziala da. Italiera latinetik sortutako hizkuntz erromantzeetako bat da. 66.000.000 milioi pertsonek hitz egiten dute italieraz, eta hizkuntzak dialekto asko ditu.
Hizkuntza erromantzeak bi talde handitan banatzen dira: ekialdekoak eta mendebaldekoak. Italiera, mendebaldeko hizkuntzen multzoan dago.
Hiru multzotan bana ditzakegu italieraren dialektoak. Batetik Iparraldeko dialektoak daude: piamontearra, lombardiarra, liguriarra eta bolognar edo emilianoa. Bigarrenik, Toskana aldeko dialektoan daude (Florentzian, nagusiki), eta hirugarrenik, hegoaldekoak (Sizilian).
Garai batean dialekto gehiago zegoenez, oso zaila izan zen italiera estandarra finkatzea; baina azkenik, Florentziako dialektoa hartu zen gaur egungo italieraren oinarritzat. Fonemen sistema, latinaren edo gaztelaniaren oso antzekoa da, eta gramatika ere beste hizkuntza erromantzeen erakoa da. Italierak frantsesa eta gaztelaniarekiko duen ezaugarririk nabarmenena zera da: izenak pluralean erabiltzerakoan, –s edo –es erabili ordez, -e erabiltzen dela hitz femeninoetan, eta –i, berriz, maskulino gehienetan.
Italierako berbategia, latinezko hitz eratorriez osatua dago. Dena den, badaude beste hizkuntza batzuetatik hartutako hitzak ere: adibidez, Erdi Aroan, arabieratik bereganatu zituen hainbat hitz.
Italierazko lehen testuak 960.urtekoak dira. Jakina, testu horiek ez zeuden italiera estandarrean idatziak.
Italiera Italian hitz egiten da gehienbat, baina beste leku batzuetan ere bai: Suitza hegoaldean, adibidez. Bertan, hizkuntza ofizialtzat hartzen dute italiera. AEBtan, Frantzian, Monakon, Maltan, Argentinan, Etiopian, Libian… leku askotan hitz egiten da italieraz.
|
|
Desagertutako hizkuntzak
|
Piamontear hizkuntza desagertu egin zen italieraren eraginez. XIX. mende hasieran, italierak lekua jan zion piamontear hizkuntzari, garai batean Italiako ipar mendebaldean hitz egiten zen dialektoari. 1796tik aurrera, Napoleon Italiako lurraldea konkistatzen hasi zen, eta 1804an Italiako Errepublika sortu zuen. Konkistatzaileek frantsesa ezarri zuten hizkuntza ofizialtzat, eta horrek kalte handia egin zion piamontear hizkuntzari.
Napoleon garaitu ondoren, 1861ean, Viktor Manuel II. Italiako errege izendatu zuten, eta penintsula iparraldean mintzatzen zen dialekto bat nagusitu zen beste guztien gainetik: italiera. Beraz, hasieran, italiera dialekto soila izan zen, eta horri eman zitzaion estatus ofiziala.
XX. mende hasieran immigrazio handiak izan ziren. Turin inguruko industrializazioak italiera derrigorrezko hizkuntza bihurtu zuen, eta bertako hizkuntzaren –piamontearra- erabateko hondamendia gertatu zen.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|