euskaraz.net
Aiako Harriko intsektuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 73 2005/03 »  Aiako Harriko intsektuak



* * *

Aiako Harrietako zenbait intsektu
Milaka intsektu dabiltza bueltaka gure inguruan. Aian, Gorbeian eta Aralarren antzeko espezieak bizi dira. Ondorengoak dituzue:


Marigorringoa:
Amona mantangorri izenaz ezaguna da. Hegoetan zazpi puntu beltz ditu. Zorriez elikatzen da, eta horrexegatik, izurrien kontra erabiltzen da. Oso ondo egiten du hegan, eta nonahi aurki daiteke: basoetan, larreetan, baratzetan... Batzuek hibernatu egiten dute, eta urteko bi belaunaldi izan ditzakete.
Papilio Tximeleta
Aiako Harrietan dagoen tximeletarik handienetakoa da, eta baita ikusgarrienetakoa ere. Arra eta emea antzekoak dira. Atzeko hegoak buztanaren gisa luzatzen zaizkie. Zelai loretsuetan hegan egitea atsegin du, eta egun argitan, gailurrera hel daiteke.
Calopteryx Virgo
Arrak hego urdin-bioletak ditu, eta emeak gorputz berde metalikoa. Bi urteko ziklo biologikoa du. Arrak, uretatik hurbil dagoen landare batean jarrita, ingurua zaindu ohi du.
Lucanus Cervus
Espezie hau babestuta dago, eta nahiko ugaria da Gipuzkoan. Arrak oreinaren antzeko adarkada du. Harizti zaharretan bizi da. Helduak ilunabarrean hegatzen dira, eta azaletik ateratzen den izerdiaz elikatzen dira. Larbak haritz sustraien inguruan garatzen dira, eta garapen hori, hiru-bost bat urtetan egiten dute.
Acherontia Atropos
Ilunabarrean ateratzen da. Hamar zm-ko tronpaz loreak xurgatzen ditu. Espezie migratzailea da. “Heriotzaren tximeleta” edo “Sits pirata” esaten zaio. Eztia du gustuko, eta maiz, erle-ontzien inguruan ibiltzen da.
Nezara Viridula
Asko mugitzen den espeziea da. Hiri inguruetara hurbiltzen da, argi iturrien bila. Gure lurraldeko zimitz handienetakoa da.
Ceuthosphodrus Navaricus Vasconicus
Espezie hau Errenteriako Landarbason ikus daiteke. Beix kolorekoa da, zertxobait distiratsua. Antena eta hankak luzeak ditu; begiak, aldiz, oso txikiak. Bizilekuaren arabera. ezaugarri hauek moldatzen joan da.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****