euskaraz.net
Ikasleak idazle: Argazki makinak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 73 2005/03 »  Ikasleak idazle: Argazki makinak

* * *

Argazki makinek ez dute mugarik
Duela bizpahiru urte nire argazki kamerak egindakoa kontatuko dizuet. Familia osoa elkartu eta Benidormera joan ginen, eta Terra Mítica izeneko jolas-parkera joatea pentsatu genuen. Bertan argazkiak ateratzeko, argazki makina hartu genuen, pilak zituela ziurtatu genuen, eta kotxearen atzeko aulkian utzi. Kotxean gindoazela, errebuelta batean, kamera aulki azpian ezkutatu zen.

Ailegatzean, kameraren bila hasi, eskua aulki azpian sartu... eta ondo ederki ezkutatuta zegoen gaizto hori!
Harrapatu bai, baina pilen estalkia irekita zegoen, eta hutsik, noski!

Terra Mítica jolas-parkera ailegatzean, presaka pilak erosi, eta egun osoan pilak ateratzen ibili ginen, han eta hemen. Pixagureaz komunera joan nintzen. Komunean dagoen ontziaren gainean poltsa utzi, eta aukera galdu gabe, poltsa ireki… eta kamerak bere buruaz beste egin zuen: komuneko zulotik behera. Uretan zegoela eskuratu nuen, baina hortik aurrera, argazkirik ezin atera gelditu nintzen.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****