euskaraz.net
Denbora pasak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 73 2005/03 »  Denbora pasak



* * *

1-Salto egiten du, uretan bizi da, oso azkarra da eta mutur luzea du.
2-Hiru fase ditu, eta hegoetan kolore biziak ditu.
3-Oso ondo ikusten du, hegan egiten du, mendian bizi da eta harraparia da.
4-Gizakiaren lagunik hoberena da, eta katuak jarraitzen ditu.
5-Munduko animalia handienetakoa da, eta batzuek, hortzetan bizarra dute.
6-Oso lepo luzea du, eta zuhaitz handietako hostoak jaten ditu.
7-Adarrak dituzte, beti elkarrekin ibiltzen dira, eta estanpidak egiten dituzte.
8-Euskal Herrian asko ehizatzen da, eta kanpoaldera ateratzen zaizkien letagin txikiak ditu.
9-Txikia da, mokoa txikia du, hegan egiten du, eta nonahi aurki dezakegu.
10-Pakearen ikur bihurtu da, eta gehienetan, grisa eta txuria izaten da.
11-Beltza da, eta beleak baino kolore ilunagoa du; gainera, maiz erabili ohi dugun euskal esaera zahar bat dago harekin lotua.
12- Bere esnea edaten dugu, eta ahuntza baino handiagoa da.
13-Zozoak baino kolore argiagoa du, eta gainera, esaera batean aipatu ohi dugu.
14-Australian bizi da, zuhaitzetan, eta oso gutxitan jaisten da lurrera.
15-Katuak jaten du, txikia da, eta etxeetan sartzen da maiz samar.














Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****