Meet the Fockers
Zuzendaria: Jai Roach.
Aktoreak: Ben Stiller, Dustin Hoffman, Robert De Niro, Barbara Streissand...
AEB, 115 minutu
Mota: komedia
|
Film hau "Los padres de ella" pelikularen jarraipena da. Greg Focker eta Pam elkarrekin maiteminduta dauden bi gazte dira. Gutxi gelditzen zaie ezkontzeko, baina, hala ere, neskak oraindik ez ditu bere mutil-lagunaren gurasoak ezagutzen. Beraz, horretarako garaia dela pentsatu dutenez, elkarrekin asteburu luze bat pasatzea bururatu zaie. Greg Focker oso urduri ibiliko da bi egun hauetan.
Aktore batzuk ospetsuak izan arren, lanean gogor aritu direla ikusten da, lan bikaina egin dute eta. Film hau adin guztietako ikusleei gomendatzen dizuegu, batez ere momentu atsegin, entretenigarri eta barregarria igaro nahi baduzue.
|
Whit enoise
Zuzendaria: Geoffrey Sax.
Aktoreak: Michael Keaton, Sandra West, Deborah Kara Unger, Ian Mc Neill, Sarah Strange eta Nicolas Elio
AEB, 101 minutu.
Mota: Thrillera
|
EVP delakoa (Electronic Voice Phenomenon) hildakoak biziekin harremanetan jartzen dituen fenomenoa da. Hain zuzen, horixe da film honen ardatza. Michael Keaton aktorea arkitektu ospetsu baten azalean sartzen da, baina bere bizimodu lasaia hankaz gora jarriko da bere emaztea hiltzen denean. Protagonistak, emaztearen mezuak jasotzen ari omen den pertsona batekin kontaktatzen du. Kontaktu hau, jakina, EVP fenomenoaren bidez egingo du. Hasieran, protagonistak ez du ezer sinesten, baina gutxinaka, fenomeno honekin obsesionatzen hasiko da. Ondorioz, mundu beldurgarri batean sartzen da. Beldurrezko pelikulak gogoko baldin badituzu, honek beldurrak airean jarriko zaitu. Ez galdu, beraz.
|
Million dollar baby
Zuzendaria: Clint Eastwood.
Aktoreak: Clint Eastwood, Hillari Swank, Morgan Freeman, Jay Baruchel, Mike Calter.
AEB, 137 minutu.
Mota: Drama
|
Film hau Clint Eastwood handiaren beste maisulan bat da. Gainera, Eastwood ez da soilik zuzendari lanetan ari, horrez gain, aktore lanak ere egiten ditu.
Franky Dumn (Clint Eastwood) boxeo entrenatzaile gogor eta esperientziaduna da, bizitza osoa kirol hori irakasten eman baitu. Bere alabarekin gaizki moldatzen da Franky, eta horrexegatik, triste bizi da. Egun batean, boxeolari izan nahi duen Maggi izeneko neska gazte bat azalduko zaio gimnasiora, eta bera entrenatzeko eskatuko dio Frankyri. Boxeoa gustatzen bazaizu, hau zuretzako moduko filma da. Baina boxeoa gustatzen ez bazaizu ere, merezi du ikusteak. Aktore ezagunak ari dira filmean, baina hori baino askoz gehiago aurkituko duzu pelikulan.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|