euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 73 2005/03 »  Horoskopoa

* *

Horoskopoa


Aries
(martxoak 21 apirilak 20)
Kirola egitea oso lagungarria da, baina neurrian, beti ere. Lasai hartu, ez zaitez gehiegi nekatu.
Taurus
(apirilak 21 maiatzak 21)
Zure amonari bisita egingo diozu. Oso zaharra da, baina etxeko txirrina jotzerakoan, mutil batek parrandan dagoela esango dizu.
Geminis
(maiatzak 22 ekainak 22)
Hotz handia dago egun hauetan, eta hobe duzu bufanda jartzea. Lasai, hala ere: laster udaberria helduko da.
Cancer
(ekainak 23 uztailak 22)
Oraingoan, amarekin arazoak edukiko dituzu. Hark zure gela garbitzeko esango dizu, eta zuk huts egingo duzu. Beste kontuetan oso ondo ibiliko zara.
leo
(uztailak 23 abuztuak 23)
Kalera atera eta… maisuarekin topo egingo duzu, eta etxera eramango zaitu, ea etxeko lanak egin dituzun. A ze zorte txarra daukazun!
Virgo
(abuztuak 24 irailak 23)
Madrilera joango zara autobusez, kotxe bat erostera. Hala ere, denda itxita egongo da. Eta ez duzu edukiko autobus txartelik bueltatzeko...
Libra
(irailak 24 urriak 23)
Ahalegin handia egiten ari zara ikasketekin. Segi horrela, lanak emaitza ekartzen baitu beti.
Escorpius
(apirilak 21 maiatzak 21)
Zenbaki gorritan zaude, baina primitiba boleto bat aurkituko duzu, eta baita tokatu ere. Eta horretaz ez ohartzeagatik, zenbaki gorritan jarraituko duzu.
Sagitarius
(azaroak 23 abenduak 22)
Zure urtebetetzean opari bat egingo dizute, eta ez zaizu gustatuko. Azkenean, zure anaia txikiak oparia txikituko du.
Capricornius
(ekainak 23 uztailak 22)
Koadrilako lagunek asko maite zaituzte, zuk batzuetan kontrakoa pentsatu arren. Lagun onak dituzu benetan.
Aquarius
(urtarrilak 21 otsailak 19)
Bartzelonara joango zara, zine pelikula ospetsu bat ikustera -Harry Potteren azken filma-. Zinea itxita egongo denez, bidaiako dirua galduko duzu.
Piscis
(otsailak 20 martxoak 20)
Itsasoko ura maite duzu, baina hotz honekin, ez dago uretara sartzerik. Zoaz igerilekura, han ederki ibiliko zara eta!


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****