euskaraz.net
Inkesta: diruaren hotsa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 74 2005/05 »  Inkesta: diruaren hotsa

Iritzi-miritziak

* * *

Diruaren hotsa

Gizarte kontsumista honek patrika diruz beteta eramatera behartzen gaitu. Helduek nahi bezala erabil dezakete beraien dirua, baina gu, berriz, haien menpe eta baldintzatuak gaude, gero eta diru gehiago behar izaten baitugu, gainera: zinemara joaten gara, palomitak erosten ditugu... Gurasoek emandako dirua nahikoa izaten al dugu? Eta gero, diru hori behar bezala erabiltzen ote dugu?


Gurasoek nahikoa diru ematen al dizute



Raquel Olaizola
DBH 4.

Ni ados nago nire gurasoek ematen didaten diruarekin. Eskupekorik ez didate ematen, baizik eta, behar dudanean, edozein lekutara joateko behar dudan kopurua. Hala ere, dirua aurreztu egiten dut, aurreztutako hori egunen batean ondo etorriko zait eta.
Marta Aizpurua
DBH 4.

Gurasoek ematen diguten dirua aurreztea oso zaila da. Gaur egungo gizartean, gauza asko oso garestiak dira. Nahiz eta gehiago eskatu, batzuetan gurasoek ezin dizute gehiago eman, eta aste horretan, ezin duzu ia ezer egin, zerbait egiteko dirua eskatu behar duzulako beti.


Raquel Arranz
Raquel Arranz

Emandako dirua ez da nahikoa izaten, baina ni aurrezten saiatzen naiz egunero, eta konpontzen naiz. Amak lan egiten du ni mantentzeko, eta nik ez daukat arrazoirik kexatzeko. Egunero gogoan izaten dut zerbait aurreztu behar dudala, eta lortzen dut, egia esan.
María Mugika
DBH 4.

Nire ustez, emandako dirua ez da beti nahikoa izaten. Gainera, euroarekin gauzak askoz garestiago daude: gozokiak, zinema... Nik uste dut, dirua aurreztu baino, galdu egiten dugula, gaur egungo gizartea oso kontsumista baita.


Patricia Yagüez
DBH 4.

Niri gurasoek 10 euro ematen dizkidate, eta behar dudana egiteko, nahikoa da. Diru gehiago nahi nuke, baina konforme nago. Zinemara joaten banaiz, edo gauza bereziren bat egiten badut, diru gehiago ematen didate. Ez dut gehiegi aurrezten, baina pittin bat bai, ordea
Teresa Correa
DBH 4.

Ez dut arazo ekonomikorik. Ez zait batere gustatzen dena kolpean xahutzea: nahiz eta gutxi izan, bada ez bada, zerbait daukat beti. Ematen didaten diruarekin konforme nago, eta asteburuetan ez dut asko gastatzen. Dirua ondo erabiltzea da garrantzitsuena .


Ana Herrán
DBH 4.

Nik uste dut denok aurreztu behar dugula, eta horrela, ez gara beti gurasoei dirua eskatzen ibiliko. Diruarekin ezin da dena erosi, eta garrantzitsuena ondo pasatzea da. Diru gutxirekin ere bizi gaitezke.
Ana Martínez
DBH 4.

Normalean, ematen didaten diruarekin nahikoa izaten dut, baina ematen didaten guztia erabiltzen dut. Gustatuko litzaidake astero pixka bat aurreztea, eta batzuetan aurrezten dut, baina gehienetan, diru guztia xahutzen dut.


Marta Zulaika
DBH 4.

Ematen didaten diruarekin nahikoa izaten dut astebururako, baina diru gehiago behar badut, gurasoei eskatzen diet eta ematen didate. Gauez ateratzen ez naizenean, diru pixka bat aurrezten saiatzen naiz.
Mariana Rotaeche
DBH 4.

Bai, gurasoek emandako dirua nahikoa izaten da asteburuetarako. Nik ez dut diru asko behar, soilik zinemara joateko eskatzen dut gehiago. Beti diru apurrak aurrezten ditut, baina aurrezten dudan hori berehala gastatzen dut.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****