|
Teknologia berriak
*
*
|
Urre eta diamanteekin apaindutako MP3 aparatu berria
|
|
Samsung enpresaren eskutik dator MP3 berri hau. Ahalmena, memoria eta funtzio gehigarriekin nahikoa ez baduzu, hauxe da zure gailua: izan ere, argi dago aparatu honen berezitasuna diru kontua besterik ez dela.
Kasu honetan, urrea zilar kolorekoa da, hain nabarmena izan ez dadin. Argazkia begiratuz gero, aldiz, esfera nagusian dauden diamanteak ikus ditzakezu.
MP3 aparatu honek Gb1 dauka, gaur egun eska daitekeen gutxienekoa. Aparatu honek MP3, WMA, Ogg Vorbis, ASF eta WAV formatuak onartzen ditu. FM irratia ere onartzen du.
|
|
Mikro diskoak
Datorren apirilean, Toshiba enpresak sortutako 4Gb 0.85 hazbeteko disko berriak kaleratuko dira. Diskoek ahalmen handia dute, eta neurriei dagokionez ere, oso baliagarriak dira. Orain arte, ezinezkoa zen hainbeste informazio hain gailu txikietan gordetzea: hala nola, sakelako telefonoan, MP3etan, PDA-etan... eta abar. Asmakizun honekin, Toshiba gailurrera iritsi da ahalmena eta tamaina uztartzerakoan.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|