|
Erreportajea
*
*
|
“Lapikokoa da goxoena”
|
|
|
Intxaurrondo Hegoa eskolako ikasleok elikaduraren gaia landu dugu. Bi elkarrizketa egin ditugu gai hau jorratzeko, bata jangelako zuzendariarekin, eta bestea eskolako sukaldariarekin. Ondorengoa, jangelako arduradunari egindako elkarrizketa da.
|
Zenbat ume gelditzen dira jangelan?
Bataz beste, 116 bat ume egunero.
Auzo Lagun enpresak noiz egiten du janaria?
Auzo Lagun enpresa bat da. Bazkariak egiten ditu, eta hainbat egoitza ditu. Enpresaren gunea Arrasaten dago, eta gure aldekoa Irunen. Bazkaria, goizeko seietarako prestatu eta termoetan sartuko dutela pentsatzen dut .
Zein ordutarako e-kartzen dute janaria?
Normalean, arratsaldeko hiruak baino lehenago enkargatzen dut, eta hamarrak edo hamaikak aldera ekartzen dute.
Janari goxoa al da zure ustez?
Bai! Nire ustez , goxoena lapikokoa da, eta txarrena, pasta edo arroza izaten dira.
Zein da zure gustuko janaria ?
Azenario purea, hanburgesak eta yogurra.
|
Zenbat balio du hilabeteko menuak? Zenbat egun batekoak?
Hilabetekoak 42,77€, eta egun batekoak 2,95€.
Zure ustez, ondo jaten al dugu umeok?
Nahiko ondo jaten duzuela pentsatzen dut.
Zein da gehien gustatzen zaigun bazkaria ?
Lehenengo platera, ez nuke jakingo esaten. Bigarren platerean, zalantzarik gabe, hanburgesak.
Lan handia ematen al dizu jangelak ?
Bai, nahikoa lan ematen du. Batetik paperen lana dago, eta bestetik, eguerdiko bi ordu horietan, norbaitek egon behar du jangelako arduradun gisa, irakasle bat edo ni.
|
|
|
Eskolako sukaldariari egindako elkarrizketa
|
Nondik ekartzen duzue janaria?
Auzo Lagun izeneko enpresa handi batetik.
Dena eginda ekartzen al dute?
Bai, guk mahaiak jarri, janaria banatu, eta gero dena jaso egiten dugu.
Sukaldari izateko, ikasi egin behar da?
Bai, gauza asko jakin behar dira: jakiak nola egiten diren, elikagaien osaketa...
Egon zara inoiz sukaldari ospetsu batekin?
Behin Arzakekin egon nintzen.
Aipatu zure gustuko janaria.
Arraina, barazkiak eta patata tortilla.
Janaria prestatzeko, zein da zure material gustukoena?
Jaki freskoak eta sasoikoak atsegin ditut: dena bere garaian!
Prestatzeko orduan, zer duzu gustukoen?
Arroza eta postreak.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|