euskaraz.net
Lore kirasduna

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 74 2005/05 »  Lore kirasduna

Ekologia

* * * *

Dirdira egiten duen lore kirasduna


Haragi ustelaren usaina gustatzen bazaizu, hau da zure lorea: Amorphopallus-titanium. Berrogei urteko bizitza luzean, landare honek hiruzpalau aldiz loratzen du soilik. Sekulako kiratsa botatzen du, gainera!



Berez, lore hau Sumatra mendebaldeko oihan hezeetan hazten da; horrek esan nahi du, Indonesian topatuko dugula -Asia hego-mendebaldean-. Odoardo Beccari botaniko italiarrak 1878an aurkitu zuen Sumatrako oihanetan. Amorphopallus titanium da lorearen izen zientifikoa.

Amorphopallus titanium honek 40 urte inguruko bizitza izan ohi du,eta soilik hiruzpalau aldiz ematen du lorea. 3 metro inguruko garaiera eta metro batetik gorako diametroa har ditzake. Horrez gain, 75 kilo inguruko pisua har dezake.

“Hilgogor-lorearen” kiratsa -hori du izen herrikoia- bere neurria bezain ikaragarria da. Loratze garaian, landarearen usaina 800 metroko distantzian ere hauteman daiteke. Lore erraldoi honek haragi ustelaren usaina du, eta horregatik “Hilgogor-lorea” esaten diote. Gizakientzako jasangaitza da kirats hori, baina aldiz, zomorroak bere egiten ditu -usaina horretarako da, besteak beste-. “Hilgogor-lorea”k zomorro horiek behar ditu polinizazioa egiteko, lore hautsaren trukea gauzatzeko, alegia.
Kiratsak kirats, loratzen den bakoitzean, milaka lagun joan ohi dira ikuskizuna bertatik bertara mirestera. Izan ere, lore erraldoi hau ikusgarria da benetan. Hain zuzen, lorearen azpiko leka ireki orduko, airera zabaltzen da altxorra: milaka lore babesten dituen harribitxia, alegia. Izan ere, lore erraldoi hau, lore asko batzen dituen egitura miresgarria da era berean. Loratu eta gero, kirats jasanezina botatzen du. Usain horrek erakartzen ditu oihaneko polinizatzaileak, kakalardo sarraskitzaileak eta erleak. Usaina kilometrotara antzeman daiteke. Zabaldu eta egun gutxira, lorea zerraldo eroriko da, pisu handiari eutsi ezinik.

Ingalaterrako Kew hirian aspaldi landatu zuten lore hau. 1999an, 76.000 lagun hurbildu ziren Huntingtoneko Lorategi Botanikora, naturaren ikuskizun hau bertatik bertara mirestera. AEBtako Wisconsin estatuan, aldiz, milaka pertsonek internet bidez jarraitu zituzten landare honen bilakaeraren nondik norakoak.





Lorategia Urtea Garaiera
Kew-ko Lorategi Botanikoa
Sydney-ko Lorategi Botanikoa
Huntington-eko Lorategi Botanikoa,
Bonn,
Wageningen (Holanda)
Bogor (Indonesia)
Bonn (Alemania)
New York (AEB)
Frankfurt (Alemania)
Gaur egun
2004
2002
2003ko maiatza
1932

2000ko uztaila
1937
1985
-
-
-
274 zm
267 zm
261 zm
257 zm
256,5 zm
250 zm

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****