Asia hegoaldean gertatutako lurrikarek 9.0 graduko indarra izan zuten Richter eskalan, Hiroshiman jaurtikitako bonba atomikoak baino mila aldiz gehiago, hain zuzen.
Lurrikaren ondorioz sortutako tsunamiek, milaka hildako eragin zituzten Indian, Sri Lankan, Indonesian eta Somalian, lurrikararen epizentrotik 4.100 km ingurura. Hala ere, zer dira zehatz-mehatz tsunami delako horiek?
Tsunamia lurrikara baten ondorioz sortutako itsas uhin erraldoia da. Tsunamiak kalte handiak sortzen ditu, itsaspeko lurrikarak gertatzen diren lekuetan, batez ere. Itsaso zabalean, uhinaren garaiera ez da metro batera heltzen, baina luzera -15 bat kilometro-
|
eta abiadura -640-960 km/orduko- izugarriak dira.
Tsunamiak iragartzea gauza zaila izaten da, itsaso zabalean olatuek altuera txikia izan ohi dutelako. Kostaldera hurbiltzen direnean, aldiz, erraldoi bihurtzen dira olatu hauek.
Arazoari aurre egiteko, zientzialari japoniarrek GPS sistema erabili nahi dute. Hain zuzen, japoniarrek buiak jarriko dituzte Ozeano Barean, mugimendu bertikalari buruzko informazioa jasotzeko. Buia bakoitzak GPS hargailua eta irrati-transistorea izango ditu, eta Tokioko Unibertsitateak egingo du buietatik iristen den informazioaren jarraipena. Egia esan, oso ideia ona da, tsunamiak igartzea gauza garrantzitsua da eta.
|