euskaraz.net
Baratzeko zizareak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 74 2005/05 »  Baratzeko zizareak

Ekologia

* * * *


Baratzeko zizareak, gure lagunak




Apustu egingo nizuke, zizareek soil-soilik amuan jartzeko balio dutela pentsatzen duzun horietakoa zarela. Guk ere horrela uste genuen, egia esan. Baina gure baratzean ere zizareak badirela konturatu ondoren, haiei buruz zerbait gehiago ikasten hasi gara. Zizareak lurraren lagun onak dira, eta landareak osasuntsu hazten laguntzen dute. Lur zizarea Oligoketo erako anelido lurtarra da, apendize sentsorialik gabeko burua eta gorputz zilindriko segmentatua dituena. Hermafrodita da, eta lurzoruko materia organikoaz elikatzen da.

Zizareak lurra eta landareentzako mesedegarriak ote diren? Hala da, bai.
Batetik, lur azpian egiten dituzten zuloei esker, ura eta airea errazago pasatzen dira, eta hori funtsezkoa da lur azpian bizi diren espezientzat eta landareen sustraientzat. Horrexegatik, ondorengo izena eman izan zaie zizareei: “lurreko hesteak”. Bestalde, zizareek gai organikoak (hostoak, belarrak...) jaten dituzte, eta digestioa egin ondoren, humus edo ongarria botatzen dute lurrera. Ongarri honek landareen elikadura eta sendotasuna errazten du. Azkenik, zizareek lurra irauli egiten dute, azalekoa sakonera eramanez eta barrukoa azaleratuz. Etxeko baratzean zizareak badituzu... lur onaren seinale!




Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****