euskaraz.net
Auzoka 75 2005/06

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06

Antxoa kinka larrian

Arrantzaleak kezkatuta dabiltza, eta ez da gutxiagorako: aurten, antxoa denboraldiak alarma guztiak astindu ditu, inoiz baino antxoa gutxiago lehorreratu baita. Eusko Jaurlaritzak egindako azterketa baten arabera, arrain espezie hau galtzear egon daiteke, eta neurri zorrotzak hartu behar dira lehenbailehen. Arrantzaleak beldurrez dira, antxoa galduko balitz, sektorearen biziraupena zalantzan egon daitekeelako. Denon ardura da gure itsasoa zaindu eta natura errespetatzea, eta bakoitzak ahal duena egin behar du. Antxoa bizirik nahi dugu!


Mediateka Martutene auzoan

Arantzazuko Ama ikastolak mediateka sortu du Martutenen. Imanol Arruabarrenak eman digu proiektu interesgarri horren berri. | 8 |
Surfa, olatu arteko dantza

Gainean dugu uda, eta batek baino gehiagok, inbidia sentituko du gure hondartzetan surflariak olatuen gainean ikusita. Zaila dirudien arren, zuk ere ekin diezaiokezu kirol gozagarri honi. | 5 |