Askori, mendira joatea eta bertan, lasai, eguna igarotzea gustatzen zaie. Mendizale hauek goiz esnatu, motxila prestatu eta mendirantz abiatzen dira bertan patxadaz gosaldu, bazkaldu eta merienda hartzeko; baina mendizale guztiek ez dute berdin jokatzen alde egiteko orduan. Zaborrak lurrean utzi, eta inor ez da arduratzen hauek zakarrontzira eramateaz. Baina hau izango balitz naturak duen arazo bakarra... ez litzateke hainbesterako izango, baina badira planetaren osasunari kalte egiten dioten beste arazo asko.
Ozono geruzari izugarrizko kaltea egiten diogu egunero. Adibidez, erreadioaktibitate-nuklearra, gasak eta kotxeak, lantegiak eta tabakoak eragindako kearen ondorioz. Kontuan izanda zenbatek duten kotxea, zenbatek erabiltzen dituzten spraiak, eta gure planetan sortzen diren guden ondorioak, harrigarria iruditzen zait gure planetak oraindik bizirik irautea. Bestalde, duela bi urtetik hona gure planetako zuhaitzen erdia baino gehiago desagertu egin da...
Itsasoa ere asko sufritzen ari da. Azkenaldi honetan, behin eta berriro mehatxatzen dugu marea beltzekin, eta horrelako bakoitzarekin, izugarrizko
|
kaltea egiten diogu bai itsasoari, eta baita gure buruari ere.
Guztiok ahalegintzen bagara, gure planeta osasuna berreskuratzen joango da. Horretarako badira irtenbide batzuk: mendira goazen bakoitzean, ez zaigu ezer kostatzen poltsatxo batean gure zakarrak jasotzea, eta hauek zakarrontzira eramatea.
Ozono geruzari dagokionez, berriz: garraio publikoa erabiliz, gerrak saihestuz, fabriken kea garbituz... nahiko azkar berreskura daiteke. Aldiz, itsasoaren kasuan, ez da hain azkar ezabatuko egin diogun kaltea, baina marea beltzak amaitzen badira, utzikeria alde batera utzi eta zentzuz jokatzen badugu, itsasoa ere pixkanaka bere onera etorriko da. Zure seme-alabek natura, kolore berdea eta urdina, garbitasuna... ezagutzea nahi al duzu? Zergatik ez da diru gehiago inbertitzen arazo hauek zuzentzeko? Planeta urdina (edo zikina, hobe esanda) suntsitu nahi al dugu? Niri, behintzat, nire seme-alabek animaliak, natura, itsasoa, arrainak, zerua... zer diren jakitea eta hauek bizitzea gustatuko litzaidake. Eta zuri? Zer gertatuko da horrela jarraituz gero? Zenbat iraungo du gure planeta urdinak?
|