euskaraz.net
Suhiltzaileak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06 »  Suhiltzaileak

Donostia auzoka

* *

“Kanpora ateratzen garen bakoitzean, arriskua dago”

Suhiltzaileak oso pertsona garrantzitsuak dira gure gizartean. Suteren bat sortzen denean, suhiltzaileak han izaten dira, beti laguntzeko prest. Bestelako gauzak ere dituzte, gainera. Joxe Mari suhiltzailea da, eta 50 urte ditu.


Zenbat urte zenituen suhiltzaile izatea erabaki zenuenean?

Hogeita zortzi urte nituen erabaki hau hartu nuenean. Zertxobait berandu, nire iritziz.

Gustukoa duzu zure lana?

Bai, lana atsegin dut; baina zenbaitetan arriskutsua ere izan ohi da.

Suhiltzailea izateaz aparte, zer egitea gustatzen zaizu?

Ez dakit, denetarik… zuri zerbait esan behar… eta ez dakit.

Zer sentitzen da bizitzak salbatzerakoan?

Zer sentitu? Gauza asko, baina batez ere, poza.

Noizbait erre al zara sua itzaltzerakoan?

Sua itzaltzerakoan ez dut uste, baina maniobretan bai, prestakuntza saioetan.

Zein da izan duzun esperientziarik gogorrena? Eta atseginena?

Istripuak izaten dira gauzarik okerrena: hildakoak, zaurituak… eta hoberena, emakume bat su hartutako etxe batetik atera genuenekoa.

Noizbait iritsi al zarete berandu?

Jendeak dioenez, beti berandu iristen omen gara: izan ere, gu iritsi arte, beraiei oso luze egiten zaie.

Askotan izaten al dira suteak?

Ez, garai batean gehiago izaten ziren
Urtean, zenbat izaten dira?

700 inguru.

Askotan arriskatu al duzu zure bizitza besteak salbatzeko?

Kanpora ateratzen garen bakoitzean, arriskua dago. Zenbaitetan arriskua handiagoa izaten da, beste zenbaitetan baino.

Askotan deitzen al dute adarra jotzeko?

Boladak izaten dira, baina normalean ez da halakorik izaten. Gainera, txantxetan deitzen dutenean nabaritu egiten da.

Ba al dago neska suhiltzailerik?

Donostian ez, baina Madrilen, Zaragozan, Iruñean eta beste zenbait hiritan badaude.

Konta iezaguzu pasadizo interesgarriren bat.

Behin batean, Donostiako farora joan ginen gizon bat erreskatatzera, menditik behera erori baitzen motorrarekin. Beste gizon batek, hura salbatu nahian, hanketatik tira egin nahi izan zion, eta haren hanka bat eskutan gelditu zitzaion. Gizonak egundoko sustoa hartu zuen, eta gu joan ginenean, jakinarazi genion lehendik ere falta zitzaiola hanka hura.

Sute kontuetan, Donostiako zein toki da arriskutsuena?

Alde Zaharra, esango nuke.



Mila esker Joxe Mari eta beste bat arte.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****