euskaraz.net
Literatur saria

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06 »  Literatur saria

Elkarrizketa

* * *

Koldo Mitxelena literatur saria

Maiatzaren 14an, Kursaal Elkarguneko auditorioan, Koldo Mitxelena eskolarteko literatura lehiaketaren sari-emate ekitaldia egin zen. 800 lagun baino gehiago bildu ziren sari banaketan, eta giro polita bizi izan zen Kursaalean.


Aurkezle lanak Iban Garate aurkezle eta aktorea ezagunak egin zituen, eta Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Perkusio Taldeak alaitu zuen ekitaldia.

Parte hartzaile guztiek bi opari jaso zituzten (sakelako telefonoa eta giltzak zintzilik eramateko zinta, eta Oskorriren CD bat edo "Don Kijote Mantxako" liburua). Sarituak, berriz, 25 izan ziren eta horien artean, 12 irabazle nagusi hautatu ziren.

Euskararen Udal Patronatuak antolatzen duen literatura lehiaketan, 28 ikastetxetako 1.285 ikaslek parte hartu dute, eta 1.473 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan. Esku-hartzea oso garrantzitsua izan da, eta horrez gain, lanen kalitate maila, oro har, iazkoa baino askoz hobea izan dela adierazi dute epaimahaikideek.

Irabazleak, pozik

“Donostiako Eskolarteko Literatur Lehiaketa. Koldo Mitxelena Saria”
Euskararen Udal Patronatuak Donostiako ikastetxeetako ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatur lehiaketa da. Sari honek haur eta gazteengan euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea eta, era berean, literatur sormena, idazketa eta irakurketa txikitatik lantzea ditu helburu; A, B eta D ereduetan, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza Batxilergo eta Lanbide Heziketan ikasten ari direnen artean. Lehiaketa bost ataletan (Olerkia, ipuina, bertsoa, komikia eta gutuna), eta adinaren araberako sei kategoriatan banatzen da (6 urtetik 18 urte bitartera).

Epaimahaikideak honako hauek izan ziren: Antton Olariaga komikigilea, Joxerra Garzia idazle eta bertso aditua, Pello Añorga ipuin egile eta kontalaria, Arantxa Urretabizkaia idazlea, Ixiar Rozas idazlea, Inazio Mujika idazlea, eta Mari Jose Olaziregi literatura kritikoa. Epaimahaiak apirilaren 27an eman zuen epaia.


Informazio gehiago



Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****