|
Erreportajea
*
*
*
*
|
Arrantza, atzo eta gaur
|
|
|
Antxoa (Engraulis encrasicolus), engraulidoen familiako arraina da, eta sardinaren itxura du. Dena den, sardina baino txikiagoa da, eta itsasoan sarda handietan bizi da. Antxoak berdexkak edo urdinxkak dira, eta sardinzarrekin erlazionatuta daude. 20 zm inguru luze da, eta kosta inguruan bizi da, baina itsaso irekian. Antxoa Europa eta Amerikan bizi da batez ere. Berotegi efektuaren eta arrantza masiboaren eraginez, gero eta antxoa gutxiago dago.
|
Garai batean, gauza bera gertatu zen bakailaoarekin; bakailaoa ere desagertzen hasi zen. Gutxitze horri aurre egiteko, hainbat neurri hartu ziren, baina, hala ere, bakailao populazioak ez du garai batean zeukan dentsitatea berreskuratu Eta pixkanaka-pixkanaka, antxoarekin ere gauza bera gertatzen ari da.
Duela ez urte asko, gure aiton-amonen garaian, gizon askok egiten zuten lan arrantza ontzietan. Orduan diru asko lortzen zen, eta gaur egun baino arrain hobea, eta espezie gehiago zeuden. Tamalez, gaur antxoa gutxi dago, eta kalitatea ere ez da garai batekoa. Gizakiak du horren erru guztia.
Garai batean, Euskal Herriko kostaldeko herriak arrantzatik bizi ziren, eta oraingo galera honekin, herri askotan jendeak diru gutxiago irabazten du arrantzale lanetan. Herri horien artean Zumaia, Getaria, Pasaia, Zarautz eta beste asko sar ditzakegu. Lehen arrantzaleen lana oso ongi ikusia zegoen, baina egun, etorkinek hartu dute garai batean bertako jendeak betetzen zuen lekua. Izan ere, arrantza oso lan gogorra da, eta maiz, etxetik kanpora hilabeteak igaro behar izaten dituzte. Gainera, arrantzaleek lehen baino gutxiago irabazten dute, produktua asko gutxitu delako.
Horrez gain, Arrantza Inspekzio Zerbitzuak jakinarazi du arauz kanpo dagoen neurri txikiko antxoa eta txitxarroa saltzen saiatu direla. Inspekzioak antxoa partida batzuen merkaturatzea eragotzi du: 2.500 kilo antxoa Oiartzunen, eta 210 Getarian; eta 7.000 kilo txitxarro Getarian eta 1.800 kilo Ondarroan. Ez oso aspaldi, aipatutako kopuru horiek ez ziren beste munduko ezer. Baina, hala ere, kontu handiz ibili behar da, eta espezie guztien salmentak kontrolatu behar dira. Espezieak zaintzeko bide bakarra zorrotz jokatzea da.
Arrantza aspaldiko giza jarduera da, eta arrainak harrapatzean datza. Garai batean arrain asko harrapatzen ziren, baina gaur egun, jada ez da horren erraza duela urte batzuk ohikoak izaten ziren arrain kantitate handiekin lehorreratzea. Adibidez, gaur egun, eztabaida handiak sortu dira antxoa gutxi dagoela eta.
|
Antxoa gutxitzeak dakartzan arazoei aurre egiteko, geldialdi biologikoa egitea ere proposatu da. Honek zera esan nahi du: antxoak, ugaltzeko beta izan dezan eta espezie gisa salbatzeko, aurten ez dela antxoarik harrapatu behar. Arrantzaleek berek adierazi dutenez, “aurtengo antxoa denboraldian, arrain hau ez harrapatzea ere pentsatu da, hori egingo bagenu, ugaltzeko beta izango lukeelako espezieak”.
Jende asko esaten hasia dago, oilaskoak bezala, arrainak ere haztegietan zaintzen hasi beharko dugula, hori egiten ez bada, batere gabe gelditzeko arriskua daukagulako. Badaude arrain-haztegiak, eta haztegi horietan, lehenago aipatutakoa egiteko asmotan dabiltza: arrainak ur gaziko igerileku batzuetan sartu, bertan babestu, eta ugaltzen ote diren ikusi eta aztertu.
Hala ere, neurri hau epe motzerako irtenbidea iruditzen zaigu. Gizakiaren esku-hartze zuzena alde batera utzirik, bestelako kausak ere badirelako antxoaren populazio murrizketan: berotegi efektua, adibidez. Itsaso eta ozeanoetako ura pixkanaka berotzen hasi da, eta horrek min handia egin dio antxoari.
Duela 100 urte, itsasoko ura gaur egun baino 2 edo 3 gradu hotzagoa zen, eta berotze prozesu horrek antxoaren habitat naturala suntsitu du: izan ere, sarda handiek iparraldera jo ohi dute, ur hotzagoen bila.
Hori horrela izanik, Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak neurri gehiago hartu behar lituzkete, antxoa euskal kostetatik desagertu ez dadin. Era berean, gure ustez, arrantza ekologikoa da antxoa populazioari eusteko, eta berriz ere indarra emateko, modurik onena. Halaber, beharrezkoa iruditzen zaigu berotegi efektuaren kontrako neurriak hartzea, itsasoetako ekosistemak ez suntsitzeko. Bestetik, gure iritziz, bizpahiru urtez ez litzateke arrainik harrapatu beharko, arrainek ugaltzeko aukera izan dezaten. Neurri horiek guztiak hartuko balira, itsasoko ekosistema hauskorra indartu egingo litzateke. Beraz, zera esan azpimarratu dugu: “arrantza bai, baina neurriz”.
|
Herri Ametsa Ikastola, Jon Anza, Manex Ralla
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****
|