euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06 »  Filmak

* * *

Ikusitakoak

oso ona ona balekoa txarra



Zuzendaria: Simon Shore.
Aktoreak: Jimy Mistry, Emilia Fox, Dougray Scott...
Erresuma Batua, 102 minutu
Mota: komedia erromantikoa.

Cosas que hacer antes de los treinta



Hogeita hamar urte inguruko futbol jokalari batzuen ametsak kontatzen dizkigu film honek. Adin hori bete baino lehen, amets batzuk gauzatu nahi lituzkete jokalari horiek. Ametsak zerrenda batean idatziko dituzte, eta gauzatzen saiatuko dira: familia bat eratzea, aitaren andregaiarekin abenturatxo bat edukitzea, hainbat neskekin esperientzia berriak bizitzea... Erretiratu aurretik jokatuko duten 500. partiduak esango digu nola bukatuko den guztia. Oso film aspergarria iruditu zait. Filma ikustera joaten bazarete, ia sei euro botako dituzue zakarrontzira, oso nekagarria baita. Zenbait momentutan barrea eragin arren, gehienetan aretotik alde egiteko gogoa jarriko zaizue.


Zuzendaria: Bret Ratner.
Aktoreak: Pierce Brosnan, Salma Hayek, Woody Harrelson, Don Cheadle, Naomie Harris.
AEB, 97 minutu
Mota: akzioa

El gran golpe



Lapurren munduan gailurreraino iritsi eta gero, Max Burdett (Pierce Brosnan) eta Lola Cirillo (Salma Hayek) paradisua dirudien irla batera joan dira, bizitza berria hasteko asmoarekin. Stan Lloyd (Woody Harrelson) FBIko agentea oraindik bikotearen atzetik dabil, katua eta saguaren gisa. Aldi berean, transatlantiko batean, inoiz izan den diamanterik baliotsuena daramate irla horretara. Lolak lapurretak utzi nahi ditu, baina Max ez dago hain ziur. Hor hasten dira nahasteak eta ezusteak. Film honek agian abiapuntu tipikoa du, baina dibertigarria denez, erraz ikusten da. Aktoreak onak eta famatuak dira, eta merezi du sarrera-ticketa ordaintzeak.


Zuzendaria: Ridley Fcott.
Aktoreak: Orlando Bloom, Eva Green eta Jeremy Irons...
Erresuma Batua, Espainia, AEB, Alemania, 101 minutu.
Mota: akzioa

El reino de los cielos



Bi erlijioen arteko guda, horixe ikusiko dugu pelikula honetan. Filmaren hasieran, zaldun bat (Liam Neeson) Valian izeneko bere semearengana joango da (Orlando Bloom). Valian herri txiki batean bizi den errementari bat da, eta bat-batean, guda baten erdian ikusiko du bere burua. Ondoren, Valian gerlari talde txiki baten buruzagi bihurtuko da, eta gero eta jende gehiago elkartuko da bere ondora, musulmanen aurka borrokatzeko. Gudei buruzko pelikulak gustuko dituenarentzako gomendagarria da film hau. Baina luzea da, eta batzuetan aspergarria iruditu zait. Hala ere, oso polita da. Efektuak oso ongi eginak daude, baina batzutan trikimailuak ikusten dira. Ez da ume txikiek ikusteko filma.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****