euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 75 2005/06 »  Horoskopoa



Horoskopoa

* *

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Zure lagunek ordenagailuan zurekin jolastu nahi izango dute, baina dagoeneko, zure amak ordenagailuko jokoak debekatu dizkizu... zorte txarra!
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Ilusioz zaude Karibera joan eta hondartzetan bainatzeko, baina iristen zarenean, ura galipotez beterik egongo da.
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Kalean animalia bat aurkitzen baduzu, ondo egingo duzu zure etxera eramaten... krokodiloa izan ezik!
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Ikastolako atean erortzen bazara, adi egon laguntzen zaituen pertsonarekin... zure bizitzako amodioa izango baita.
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Ez egin kasu telebistako metereologoari, zenbaitetan huts egiten du eta. Hondartzara joan nahi baduzu, joan zaitez.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
Kanpoko senidea etorriko da, eta zuk zure lehengusuari dodotisa aldatu beharko diozu, zure familia etxetik alde eginda dago eta.
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Astroek esango dizute zein bide hartu behar duzun, zuk nahi duzun lekura joateko. Baina..... zein leku da hori? Bidea jakin nahi baduzu, hobe duzu iparrorratza erostea!
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Polenarekiko alergikoa bazara, kontuz ibili, polenaren denboraldia da eta. Gogoan izan osasuna dela gauzarik garrantzitsuena.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
Ez egin kasurik jendeari, ez bazaio gustatzen zuri gustatzen zaizun kamiseta hori. Zure ideiak defendatu behar dituzu.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Ikastolako azterketak direla eta, irakasleek eta amak esan dizute ondo ikasteko. Ondo ikasitakoa, buruan ondo geratuko zaizu!
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
Hondartzan galdutako paipo berria, tresna galduen bulegoan aurkituko duzu.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Apustuetan dirua galduko duzu, baina gogoan izan ezazu esaera zaharra: “Zorigaitzekoa jokoan, zorte ona amodioan”.


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****