euskaraz.net
Auzoka 76 2005/11

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11

Gaztetxulok 5 urte!

Gaztetxulo aldizkariak bost urte bete zituen urrian, eta hori ospatzeko, Gaztetxulo Busa jarri zuten abian. Urriaren 17an, autobusak Donostian hasi zuen zeharkaldia, Lau Haizeta ikastetxean. DBHko ikasleak eta hainbat musikari “K belaunaldia” musika belaunaldiaz aritu ziren. Donostiako gazteek Surfin Kaos, Kerobia, Keike eta Kauta taldeetako kideak ezagutzeko aukera izan zuten.


Mariasun Landarekin solasean

“Krokodiloa ohe azpian” eta “Txan fantasma” liburuen idazleak bere lanaren sekretuak kontatu dizkigu elkarrizketa atsegin honetan. | 11 |
Euskal Herriko fauna

Animalia ugari bizi dira gure inguruko baso eta mendietan. Baina, zer jaten dute? Non bizi dira? Euskal Herriak fauna aberatsa du, eta animalia bitxi horietako batzuk ezagutuko ditugu gure orrialdeetan. | 22 |