euskaraz.net
Agur Edorta Kortadi

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Agur Edorta Kortadi

Donostia auzoka * * *

Enara Larrañaga

Apaiz aldaketa, Añorgan

Agur beroa Edorta Kortadiri, eta ongi etorria Iñazio Agirreri.

Albistea berehala zabaldu zen ahoz aho: “Edorta Kortadi beste parrokia batera bidali dute”. Edorta hogeita zortzi urtez egon da gurekin. Burura datozkigu berarekin batera egindako ospakizunak, ekintzak, laguntasun-harremanak, bisitak eta oroitzapenak; asko gara beraren katekesiak, jakinduria, aholkuak nahiz zerbitzuak baliatu ditugunak. Donostiako eliza handi batera bidali dute erretore-lanetara, Egiako Maria Reinara hain zuzen.

Hala ere, zorte handia izan dugu apaiz berriarekin. Iñazio Agirre gazte hernaniarra etorri zaigu Edorta Kortadiren ordez, orain dela gutxi arte, Errezilgo eta Bidegoiango elizetan jardun duena. Gaztea diogu, 1962. urtean jaio eta 1990an apaiztu baitzen. Seguru gaude gure kristau komunitateak maitasunez hartuko duela Inazio.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****