euskaraz.net
Zuhaiztiko igerilekua

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Zuhaiztiko igerilekua



Donostia auzoka * * *

Zuhaiztiko igerileku berria


Uztailean ireki zuten Zuhaiztiko kiroldegia. Hiru igerileku, belardia, hiru frontoi txiki eta gimnasioa ditu eraikinak.

Joan den udan zabaldu zituen ateak Egia eta Grosen artean dagoen Zuhaizti kiroldegiak. Kiroletako Udal Patronatuak igerilekua ekainerako prest egongo zela agindu zuen arren, hilabete batez atzeratu ziren igerilekua bukatzeko lanak. Denera, hiru urte eta zortzi hilabete iraun dute lanek.

Hiru igerileku dira guztira: laukizuzen itxurakoa da bat, eta, beste biak, aldiz, irregularrak dira. Horietako bat txikientzako da, eta beste batek bi txirrista handi dauzka.

Igerilekuen aretoak kristalezko leiho handiak ditu, bertatik eguzkiaren argitasuna eta beroa sartzeko. Igerilekuen ondoan belardi txiki bat jarri dute; hartara, bertara ateratzeko aukera izango da uda partean, eguzkia hartzera.

Horrez gain, hiru frontoi txiki, gimnasioa eta era askotako erabilera duten hiru gela daude. Bestalde, dagoeneko 354 bizilagunek erabiltzen dituzte kiroldegiaren azpiko aparkalekuak.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****