euskaraz.net
Anoetako igerilekuak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Anoetako igerilekuak



Donostia auzoka * *

Anoetako igerilekuak, berrituta


Anoetako kirol-gunea berritu dute. Barruko eta kanpoko igerilekuak izango ditu, eta baita kirola egiteko gune bereziak ere.

Orain dela gutxi ireki zituzten Anoetako igerilekuak. Barruko igerilekuak egiteko epeak errespetatu dituzte, eta lurra eta aldagelak berritu dituzte. Kanpoko igerilekuak egina egon behar zuen uda honetarako, baina ezin izan zuten epe horretan bukatu. Beirate bat edukiko du igerileku horrek, eta urte guztian zehar erabili ahal izango da.

Kirola egiteko guneak egin gabe daude oraindik, baina datorren urteko udaberrirako inauguratuta e-gongo direla esan dute. Gune horiek kanpoko igerilekuaren azpian egongo dira.

Kanpoko igerilekua era ludikoan erabiltzea da asmoa; hori dela eta, umeentzako ikastaroak izango dira bertan, baita ur azpiko gimnasia ere.

Iaz, 240.000 lagun baino gehiago joan ziren Anoetako kirolguneetara, ikastaroetara zein beren kabuz kirola egitera. Kirol Patronatuak azterketa bat egin zuen 2004. urtean, eta, haren arabera, barruko igerilekua omen da gehien erabiltzen dena.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****