euskaraz.net
Katalin Erauso ikastetxeko hamabostaldia

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Katalin Erauso ikastetxeko hamabostaldia

Donostia auzoka * *

Katalin erauso ikastetxeko musika hamabostaldia

Orain dela hamalau urte egin zen lehen aldiz hamabostaldi hau, musikaren alde lan egiteko helburuarekin.



Duela hamalau urte egin zen lehenengoz Katalin Erauso ikastetxeko Musika Hamabostaldia. Bi sortzaileetatik bat, Sorkunde hain zuzen ere, musika-irakasle aritzen da gaur egun ikastetxean. Aurten, hamalaugarren saioa egin dugu, eta ikasle guztiek parte hartu dute, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak hain zuzen ere.

Mota guztietako jarduerak izan dira Musika Hamabostaldian. Lehenik, bi abesbatza izan ditugu: alde batetik, Goizeder abesbatza, eta, bestetik, Leitzako Asketa abesbatza, geuk gonbidatua. Bi taldeek beren errepertorioak eskaini zizkiguten.

Bigarren astean, berriz, Goizargi gure orkestra txikiak Amadeus Mozarten “Jostailuen sinfonia” eskaini zigun; ekitaldi hartan, Haur Hezkuntzako ikasleek ere parte hartu zuten.

Ekitaldi horri amaiera zoragarria emateko, Schubert musikariaren martxa militarra jo zuten, erritmo handiz.

Hala joan zen Musika Hamabostaldiaren hamahirugarren ekitaldia.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****