euskaraz.net
Bat formula: Fernando Alonso

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Bat formula: Fernando Alonso

Kirola * *

Mendebalderago dugu izar berria: Fernando Alonso

Fernando Alonso asturiarra da, egun, Bat formulako munduko txapelduna. Estatu Batuetan lehen auto-lasterketa egin zenetik, hainbat aldaketa jasan ditu kirol honek.



Automobil askok parte hartu izan duten lasterketa da Bat formula. Lehenengo lasterketa 1887an izan zen, eta Paristik Versallesera bitarteko bidea egin behar izan zuten. 1885. urtean, beste lasterketa bat izan zen, eta Paristik Burdeosera eta Burdeosetik Parisera buelta egin behar izan zuten. Hala ere, esan ohi da lehenengo auto-lasterketa Estatu Batuetan egin zela, 1878. urtean.

Handik aurrera, Europan lasterketa asko e-giten hasi ziren. Europako lasterketak errepide-lasterketak ziren; Estatu Batuetan, berriz, hasiak ziren zirkuitu itxietako lasterketak egiten.

1909. urtean, Indianapoliseko zirkuitua eraiki zuten, batez ere aurten hain ezagun bihurtu dena, eta 1914an –gutxi gorabehera– sortu ziren lehen lasterketa-autoak diseinatu zituzten fabrika edo etxeak.

Gaur egun, zirkuitu horietan guztietan, errege izan da Fernando Alonso munduko txapelduna.

Fernando Alonso Díaz 1981eko uztailaren 29an jaio zen Oviedon (Asturias). Bera baino 5 urte zaharragoa den arreba du, Lorena izenekoa. Fernandok 3 urte zituela jaso zuen lehen kart-a, aitak beraren urtebetetze-egunerako eraikia. Alonsok asko maite zuen auto hori. Urte horretan bertan, lehenengo lasterketa irabazi zuen, na-hiz eta partehartzaile zaharragoen aurka aritu. Bera gazteena izateak eta txapelketa irabazteak sekulako indarra eman zioten aurrera egiteko, eta, ondorioz, kotxeak gidatzeko eskolan sartu zen. 7 urte zituela irabazi zuen Fernando Alonsok bere lehen lasterketa ofiziala.

Lau urte zituenetik hamalau bete arte (1985-1995) Santo Ángel de la Guarda ikastetxean (Oviedo) ibili zen asturiar hau. Ondoren, Leopoldo Alas Clarín de San Lázaro ikastetxean jarraitu zituen ikasketak, 2000. urtera arte, baina ez zituen ikasketak amaitu, kirol-konpromisoek ez ziotelako ikasteko denborarik uzten.

Begi-bistakoa da Fernandoren aitak abantaila atera diola semearekin pasatu zuen denbora libre guztiari. Izan ere, Fernando futbolari ona ere bazen, eta, Celta de Vigo futbol-taldearen eskaintza bat ere jaso arren, hotzean jakin izan zuten ezezkoa ematen. Gaur, Munduko Txapelduna da.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****