euskaraz.net
Ikasleak idazle: Inurriak mundua esploratzen

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Ikasleak idazle: Inurriak mundua esploratzen

Ikasleak idazle * * *

Inurriak mundua esploratzen

Donostian, Amarako txoko batean, inurri talde bat bizi zen. Lau ziren: Joselontxo, Laubegi, Hankamotz eta Serafina. Joselontxok lau urte zituen, Hankamotzek hiru, Serafinak sei, eta Laubegik lau. Fermina zen inurri horien ama. Behin, ume nazkante batek nahita zapaldu, eta hil egin zuen Fermina. Aita, berriz, ama lurrean hilda ikusi zuenean, bihotzekoak emanda hil zen. Handik aurrera, gure lau lagunak umezurtz gelditu ziren. Oso behartsu bihurtu ziren, eta horregatik ez ziren ikastolara joaten. Horren ondorioz, nahi adina denbora zuten jolasteko. Egunero pixka bat gosaldu ondoren, mendira joaten ziren laurak, animalia gehiagoren bila.

Behin batean, laurak nahiko goiz esnatu, eta gosaldu gabe mendirantz abiatu ziren korrika. Handik pixka batera, Serafinak animalia arraro samar bat aurkitu zuen, eta beraren atzetik korrika joan zen. Halako batean, zera esan zuen Hankamotzek:

– Non dago Serafina?

Joselontxok jarraitu zuen orduan:

– Egia da; non dago Serafina?

– Beno, orain ez zait axola. Nora begira zeundeten?

Eta beste biek:

– Eta zu, Joselontxo?

– Utzi behingoz bakean, eta goazen Serafina bilatzera!

Eta Serafinaren bila hasi ziren guztiak. Halako batean, soinu bat entzun zuten; Serafina zela pentsatu zuten, eta denak soinu hori zetorren lekura joan ziren korrika. Han, Serafina ikusi zuten enbor baten gainean zintzilikaturik, eta korrika joan ziren berarengana. Serafina askatzea lortu zutenerako, gaua sartua zen, eta ez zekiten non zeuden. Orduan, Laubegik zera esan zuen:

– Galduta gaude! Nora joango gara orain?

– Beldur naiz – esan zuen Hankamotzek.

Orduan, lau inurriak basoan barneratu ziren. Halako batean, Laubegik galdetu zuen:

– Zergatik ez diogu munduari bira ematen?

– Niregatik, ondo – esan zuen Joselontxok.

– Nora joango gara lehenengo? – galdetu zuen Serafinak.

– Frantziara – erantzun zuen Laubegik.

20 egun pasatu zirenean, Frantziara iristen ari ziren. Bi egunetan, frantziar herri batera iritsi ziren; tren geltoki bat zegoen han, eta hantxe zegoen Pariserako trena.

– Goazen Pariserako trena hartzera! – esan zuen Joselontxok.

– Hori da! – esan zuten besteek.

– Azkar, bestela trena galduko dugu!

Denak trenera sartu ziren korrika. Parisen, jendeak utzitako apurrak jaten zituzten. Aspertu zirenean, bertako inurri batzuei galdetu zieten ea aireportua non zegoen. Aireporturantz abiatu ziren, eta, han, kartel batean begiratu zuten ea Argentinarako hegaldia noiz ateratzen zen. Argentinako hegaldia hurrengoa zela ikusi zutenean, dei bat entzun zuten:

– Argentinako hegaldia 5 minutu barru aterako da. Bidaiariak ilaran jarri, mesedez.

Lau inurriak hegazkinean sartu ziren. Argentinarako gutxi falta zenean, Hankamotzek oka egin zuen. Argentinara iritsi ziren, hegazkinetik jaitsi, eta Txilera joateko autobusa hartu zuten. Lo gelditu ziren, eta Txilera ez, hurrengo geltokira iritsi ziren, Washingtonera. Washingtonera iritsi orduko Laubegik esan zuen:

– Zein handia den hiri hau!

– Kontuz, jende gehiegi dago; goazen gure etxera! – esan zuen txikienak.

– Hori da! – esan zuten denek.

Berek egindako txalupa-itxurako hosto handi batean, etxerantz abiatu ziren. Zortziak ziren. Esnatu, eta denek izandako ametsa izan zela konturatu ziren.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****