euskaraz.net
Horoskopoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 76 2005/11 »  Horoskopoa

Horoskopoa * * *

Aries
(martxoaren 21etik apirilaren 20ra)
Egia da arropa asko daukazula, lagun; baina ez al zara konturatzen dena modaz pasatuta dagoela?
Taurus
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Nahiz eta oso argia izan, gehiago ikasi beharko duzu. Kontuz ibili gero, azterketak laster izango dira eta.
Geminis
(maiatzaren 22tik ekainaren 22ra)
Udazkena heldu da, eta inork ez daki nola! Ez ahaztu zeure burua ondo babestea, edo hegaztien gripea hartzen duen lehenengo gizakia izango zara.
Cancer
(ekainaren 23tik a uztailaren 22ra)
Triste samar zaude, baina, egun batzuk barru, galdutako umorea berreskuratuko duzu; ez kezkatu!
Leo
(uztailaren 23tik abuztuaren 23ra)
Ez kulunkatu hainbeste klasean, alferrontzi hori! Irakaslea ohartzeaz gainera, kolpe ederra jasoko duzu.
Virgo
(abuztuaren 24tik irailaren 23ra)
(abuztuak 24 irailak 23) Nahiz eta datorren eklipsea 21 urte barru izan, betaurreko ilunak zurekin eraman beti, badaezpada ere.
Libra
(irailaren 24tik urriaren 23ra)
Kalean semaforo gorri bat ikusi, eta amona zahar bati kalea gurutzatzen laguntzen badiozu, bihotz oneko pertsona zarela erakutsiko duzu.
Escorpius
(apirilaren 21etik maiatzaren 21era)
Ez zaitez ezertaz fidatu kalean zoazela, baina arreta ipini. Agian olatu handi batek harrapatuko zaitu Pasealeku Berrian.
Sagitarius
(azaroaren 23tik abenduaren 22ra)
0-5 urte badaukazu, kontuz zakurrekin. 6-12 urte bitartekoek, ez galdu autobusa. 13 urtetik gorakoek, berriz, kontuz trafikoarekin, eta errespetatu seinaleak.
Capricornius
(ekainaren 23tik uztailaren 22ra)
Ohar zaitez folioak ez direla paperezko abioiak egiteko. Horrela jarraitzen baduzu, baso bat egiten bukatuko duzu.
Aquarius
(urtarrilaren 21etik otsailaren 19ra)
Jarraitu pixka bat gehiago zain, ea galdutako inspirazioa bueltatzen zaizun.
Piscis
(otsailaren 20tik martxoaren 20ra)
Azken bolada honetan zure motxilak oso gutxi pisatzen du.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****