euskaraz.net
Iritzia: Nire gainetik...

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 77 2005/12 »  Iritzia: Nire gainetik...

Iritzi-miritziak * * *

Nire gainetik egon nahi duen edonori
Beti dago nire gainetik egon nahi duen norbait, egunaren hasieratik bukaera arte. Ez du zertan izan pertsona edo talde berbera uneoro. Beste batzuetan, nik neuk egin dezaket hori. Gerta daiteke norbaitek nire gainetik egon nahi izatea, ohartu gabe edo nahita. Niri ere gertatzen zait horrelakorik. Hori gertatzen zaidanean, gehienetan, ez naiz ohartzen, baina nahita egiten dudanean, oso haserre edo minduta nagoelako izaten da. Nik badakit besteei halakorik gertatzen zaiela, eta beste zenbait arrazoi badaudela. Adibidez, izaera. Pertsona batzuk horrelakoak dira, eta horrela jokatzen dute jende guztiarekin. Edo, bestela, gorrotoa. Norbaiti gorrotoa diogunean, ziur asko beraren gainetik egon nahi izaten dugu. Niri horrelako zerbait gertatu zitzaidan, eta gaizki pasatu nuen beste pertsonaren gainetik egoten saiatzen nintzenean, gorrotoa gero eta handiagoa zelako, baita egoera gero eta latzagoa ere.

Azaltzen ari naizena beti gertatuko da; horregatik, mugak ezarri behar dira. Zeintzuk dira? Norberaren araberakoak. Batzuk beste batzuk baino errazago haserretzen dira egoera horietan. Beste bati egiten diogunean, mugak ere badaude; gure izaeran eta gure gaitasunetan daude horiek. Zenbait pertsona gainditzeko, asko saiatu behar dugu, eta neketsua izaten da hori. Hobeto bakoitzak bere burua zintzoago bihurtzeko ahaleginak egingo balitu, eta ez besteak gainditzeko. Baina, hori horrela ez denez, aurre egin behar diegu halako egoerei. Nola? Gainerako pertsonei mugak ezarriz, hitzezkoak nahiz fisikoak, baina besteek jakin egin behar dute ez dugula onartuko beren jarrera.

Álvaro Calo Altza BHI


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****