euskaraz.net
Auzoka txiki: esperimentua

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 77 2005/12 »  Auzoka txiki: esperimentua

Esperimentua *

SUMENDIA
Osagaiak:

Kontserba-lata bat
Buztina
Bikarbonatoa
Ozpina
Koloreztatzailea
Makiltxo bat

Egiteko modua:

1 Lata hartu.
2 Buztinarekin inguratu lata, sumendi forma emanez.
3 Lehortutakoan, margotu eta bernizatu.
4 Lehortutakoan, esperimentua egin: lata ozpinez bete; gero, koloreztatzailea bota, eta, azkenik, bikarbonatoa. Dena nahastu. OHARRA: gainezka egiten duenez, azpialdea babestu egunkari-paperez, eta pertsona heldu baten laguntzarekin egin.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****