euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 77 2005/12 »  Txisteak

txisteak * * *



Bi emakume elkartu dira, xelebre samarrak izaki. Batak besteari, inbidiatan jartzeko, zera esan dio:
- Badakizu nire gizonak auto berria erosi duela? Volkswagen GE-TE-I. Eta besteak honela, pixka bat gaizki hartuta:
- A, bai? Ba, nireak beste bat erosi du: Mercedes, FAS-TI-DIA-TE.



Gizon bat medikuarengana joan da, eta ondokoa esan dio:
- Mediku jauna, zerbait larria daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.
- Ea, bota ezazu bat oraintxe bertan.
- PRRRR!!
- Hori oso larria da. Osasun-azterketa egin behar dizugu.
- Non, ipurdian?
-Ez, gizona; sudurrean!



Zein da freskagarririk ilunena?
–Noseve’na.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****