euskaraz.net
Filmak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 77 2005/12 »  Filmak



Ikusitakoak * * *

oso ona ona balekoa txarra

Zuzendaria: John Stockwell
Aktoreak: Paul er, Jessica Alba, Scott Caan.
AEB. 2005. 110 minutu Mota: Akzioa


Inmersión Letal
Lau urpekarik gauza bitxiak aurkitu dituzte itsas hondoan. Hondoratutako itsasontziren bat middleatuko dutela pentsarazten die horrek, baina ez; drogaz beterik dagoen abioi bat middleatuko dute. Hortik aurrera, zailtasunez eta arriskuz betetako abentura hasiko dute. Film honetako eszenak ondo landuta daude, nahiz eta istorioa ez zaigun gehiegi gustatu, jende asko hiltzen baita filman zehar. Dena den, lagun artean arratsalde polita pasatzeko aukera ematen duenez, ikustera joatea gomendatzen dizuegu.



Zuzendaria: Robert Schwentke
Aktoreak: Jodie Foster, Peter Sarsgaard, Sean Bean.
AEB. 2005. 98 minutu Mota: Drama-Thriller


Plan De Vuelo: Desaparecida
Etxetik 12.000 km-ra, amesgaiztoari aurre egin beharko dio Kyle Pratt-ek: beraren alaba, Julia, sei urteko neska isila, desagertu egin da abioitik, gauean lotan dagoela. Amak ez du jakingo nondik hasi haren bila, baina abioiko bidaiari guztiak urduri jarriko ditu.

Oso film interesgarria iruditu zaigu, oso misteriotsua delako. Film egokia iruditzen zaigu gure adineko neska-mutilentzat. Efektu bereziak oso ongi eginak daude, eta aktoreen lana ere bikaina da. Aktore ezagun gutxi azaltzen da filman zehar, baina hori ez da guretzat arazo izan. Aholkatzeko moduko pelikula da.



Zuzendaria: Judd Apatow
Aktoreak: Steve Carell, Catherine Kineer, Paul Rudd, Romany Malco, Elizhabet Banks, Seth Rogen, Leslie Mann, Jane Lynch...
AEB. 2005. 116 minutu Mota: Komedia


Virgen a los cuarenta
Andy izeneko berrogei urteko gizon baten bizimodua kontatzen du filmak. Andy ez da inoiz emakume batekin oheratu, eta bere lagunek hori jakindakoan, barre egingo diote hasieran; baina, gero, neska bat bilatzen lagunduko diote. Mota askotako neskak agertzen dira pelikulan.

Komedia dibertigarria da, pertsonaien egoerekin barre asko egiten baita. Hala ere, filmak gauza txar bat ere badu, aktoreek gehiegi hitz egiten baitute, filma momentu batzuetan aspergarri bihurtuz. Gainera, luze samarra ere bada; ia bi ordu irauten du!


Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza* / Testu Normala** / Testu Zailagoa*** / Testu Zailena****