Teknologia berriak
|
e-Dog
|
|
|
Hasbro Iberia enpresak lehenbizikoz aurkeztu du e-Dog berrikuntza Espainian. Tresna berri horren bitartez, beren umorea erakutsiko diete jabeei, entzuten dituzten abestien eta orriari jartzen dioten arretaren arabera.
|
Japonian ikaragarrizko arrakasta izan zuen, robotaren eta musikaren arteko elkarketa ezin hobea dela esaten baitzuten. Aparatu berri horrek harrera ezin hobea izango du musikazaleen eta teknologia-berrikuntzen aldekoen artean.
e-Dog oso erabilerraza da; musikaz gain, ahotsarekin ere erreakziona baitezake. Aipatu beharra dago sortzaileentzat musika dela elementu nagusienetariko bat.
Robota dantzan jartzen da musika-iturrietatik gertu jartzean, edota musika-iturrian bertan lokia sartuz gero. Musikaren erritmora dantzatzeko gai dira robotak, eta, aldi berean, nahi dugun tokira eraman daitezke, egiazko zakur bat balitz bezala. Entzundako musika robotaren gustukoa izanez gero, aurpegia argiztatzen zaio, zenbait kolorerekin.
|
|
|
Ordenagailuen segurtasuna
|
FIREWALL
Firewall-ek zure ordenagailura iristen diren baimendu gabeko informazio-sarrerak geldiarazten ditu, eta informazioaren irteerak kontrolatu. Interneterako etengabeko konexioa baduzu, horrelako software-a instalatzea da egokiena; izan ere, era horretan, antibirusarekin gelditzen zailak diren infekzioei aurre egin diezaiekezu.
ANTIBIRUSA
Ordenagailua internetera konektatu aurretik, ziurtatu antibirusen bat instalatuta duzula. Ordenagailuak berak ekar dezake antibirusa; bestela, interneteko zure konpainiaren zerbitzu bat gehiago ere izan daiteke.
Egin itzazu segurtasun-kopiak, neurririk onena baita informaziorik ez galtzeko. Argi ibili pasahitza eta erabiltzaile-izenak eskatzen dituzten mezuekin; adibidez, “phising” izenekoekin edo e-mail bidez iritsitakoekin.
Zaindu ezazu zure e-maila. Birus arruntenak eta arriskutsuenak .scr eta .exe dira.
Exekutatu egin daitezke horiek, eta zure ordenagailua kutsa dezakete. E-mail bidez bidaltzen diren artxibo erantsiak, P2P bidez lortutako artxiboak, txat-ak eta on-line jokoen web orriek software zelatariak ere ekar ditzakete.
Azkenik, http://alerta-antivirus.red.es webgunea gomendatzen dizuegu.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|