euskaraz.net
Egun pasa Pagoetan

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 78 2006/02 »  Egun pasa Pagoetan

Auzoka Txiki: Erreportajea

Egun pasa Pagoetan
6. mailako ikasleak pagoetako parke naturalean egon gara bertako ekosistemak ezagutzen.
Orain dela gutxi bukatu den urtearen amaieran, Mariaren Lagundiako Lehen Hezkuntzako 6. mailako gelakideak, Pagoetako inguruetan ibili ginen. Eskolan, gai asko ikasi genituen, eta gero, ekosistemak landu behar genituela esan zigun irakasleak. Liburua irakurtzen egon ginen, eta ondoren, gauzak hobeto ulertzeko, Aiatik hurbil dagoen basora joan ginen.

Guk ez genuen Pagoeta ezagutzen baina gustura ibili ginen egun osoan. Goizeko hamarretan bildu ginen Aiako aparkalekuan monitore batekin, Orkatz… hori izen bitxia! Hamaiketakoa hartu eta gero, lau taldetan banatu ginen. Talde bakoitzak liburuxka bat zuen. Bidean ikusten genituen zuhaitzen hostoak, orri horietan margotu behar genituen. Gainera, batzuetan, Orkatzek galdera bat egiten zuen eta ondo erantzuten bagenuen, puntuak irabazten genituen.

Aiako aparkalekutik abiatu eta errepidez zati bat ibili ondoren, Giltzurriturrira iritsi ginen. Hemen izan zen lehenengo galdera, baina oso erraza zen. Gero Burnigurutzera iritsi ginen, eta ura edateko eta zerbait jateko aukera izan genuen. Aldapa gehiegi zeuden eta nekatuak geundenez, Sagastizabal baserrira joan ginen. Etxean, bidetik margotutako hostoak zeintzuk ziren asmatu behar genuen. Hori egiteko, taula batzuen laguntza izan genuen. Gero ekosistema zer zen ikasi genuen, eta ondoren, bazkaltzera joan ginen. Hau gosea!

Arratsaldean, jolas bat egin genuen taldeka. Talde bakoitza animalia edo landare mota bat zen, eta horrela, elika kateak eta elika sareak ikasi genituen. Jolasa amaitu eta gero, autobusera joan ginen, eta Donostiara itzuli ginen.

Oso ondo pasa genuen, baina asko nekatu ginen Nahi baduzue, joan zaitezte Pagoeta ezagutzera baina… kontuz galtzagorriekin!!

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena