euskaraz.net
Txisteak

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 78 2006/02 »  Txisteak

Berri on



Indiar bat tabernara sartu da, oso haserre, hau esanez:

-Ea, nork margotu du nire zaldia?

Gizon handi eta indartsu batek hala erantzun dio:

-Neuk margotu dut.

Orduan, indiarrak zera esan dio:

-Bada, lehenengo eskualdia lehortu da, eta bigarrena emateko prest dago.

Zaida Gonzalez Altza Ikastetxea



Bi moja motorrean doaz. Halako batean, oso bihurgune arriskutsua pasatu dute, eta bertan dagoen polizia batek galdetu die:

-Nola pasatu duzue bihurgune hau hain ondo?

-Jainkoa gurekin datorrelako –erantzun dute bi mojek.

- Bada, isuna merezi duzue, motorrean hiru lagun joateagatik.

Nestor Pino- Altza ikastetxea.



Bi gizon arraro samar, gaizkile aurpegiz doaz auto berean, eta udaltzainarekin topo egiten dute. -Ea, azterketa egingo dugu kotxean –dio udaltzainak. Maletategia ireki, eta eskopeta bat azaldu da bertan. Udaltzaingoak galdetu du: -Zer da hau? -Kalkulagailua da. Gure aitak esaten du kontuak kitatzeko balio duela.

Gabriel Gonzalez.



Testuen Sailkapenerako Kodeak:

Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena