euskaraz.net
Kutsadura, gaitz modernoa

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 78 2006/02 »  Kutsadura, gaitz modernoa



Ekologia

Kutsadura, gaitz modernoa
Ibaia eta haren inguruan dauden materia eta bizidunak sortu, garatu eta desagertu egiten dira, batzuk besteen elikagai bihurtuz. Ziklo hori, kanpoko eraginik baldin badago, hautsi egin daiteke. Ibai baten ibilbidea bideratzeak edo kanalizatzeak, desoreka sortzen du ingurunean.
“Kutsadura” kontzeptua argitzeko, gizakia kontuan hartu behar dugu. Munduan arazo berri eta larria bihurtu da kutsadura, eta, gizateriak bizirik iraun ahal izateko, egun dagoen arazo larrienetako bat da. Hauek dira jasaten ditugun zenbait kutsadura mota.

Lurraren kutsadura

Hauek dira lurraren kutsaduraren eragile nagusiak: hiri-hondakin solidoak, industrietako hondakinak, pestizidak, ongarri eta simaurrak, lur azpiko ihesak, lehengaiak eta fabrika-produktuak...

Eguratsaren kutsadura

Eragile nagusien artean, hauek izan daitezke garrantzitsuenak:

Euri azidoa: kutsadura mota horren erantzule nagusiak energia-zentralak, industria-galdarak, motordun ibilgailuak, eta etxeetako berogailuak dira.

Ozono geruza urritzea: azken berrogeita hamar urteetan eguratsera bota den gai elkartu organiko hegazkorren kantitate izugarriaren eraginez urritu da.

Berotegi-efektua: industriaren garapenaren eraginez sortu da, eguratsean karbono dioxidoa eta errekuntzan sortutako beste gas batzuk direlako.

Kutsadura akustikoa

Gizartea gero eta zarata handiagoa sortzen ari da azkeneko urteetan, batez ere, hiriguneetan eta garraiobideetan. Biztanle-dentsitatea handitzeari loturik dago hori.

Jarraian azpimarratzen dira gizakiak sorturiko zarata-iturri nagusiak: garraioa (automobilak, motorrak, hegazkinak, trenak…), eraikuntza- eta herri-lanak, industria, sirenak, bozinak, musika...

Kutsadura erradiaktiboa

Energia nuklearrak, batez ere, erradiaktibitate handiko hondakinak sortzen ditu, eta denboran oso luze irauten dute. Batzuk hamaika urtetan zehar egoten dira erradiaktibitatea ekoizten; horregatik, erradiaktibitatearen ondorioak, hondagarri latzak dira.

Uraren kutsadura

Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere.

Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan izan ezik, ez da ur gardenik. Ingurumenaren egoera horrenbeste hondatu izanaren ondorioa da kutsadura organikoa.

Begien bistan dago, uraren garbitasuna mantentzen gehiago saiatu beharko dela. Horretarako, mareak, itsasoak eta kostaldeak garbiak mantentzeko, ahalik eta fuel gehien bildu behar da. Garbiketak ez dira bermatuko, erabat ziur izan arte, kostaldera ez dela fuel gehiago iritsiko. Hondartzetan, lehendabizi, orbain handiak bildu behar dira, hau da, kantitate handienak, beste leku batzuetara joan ez daitezen. Kutsaturiko zabor handiak ere jaso beharko dira. Olaturik ez badago, harrien arteko mantxak ere garbituko ditugu.

Aurreko udan, iskanbila ugari izan zen hondartzen garbitasunari buruz. Euskal Herriko zenbait hondartzari garbitasunaren bandera urdina eman diote, baina marmoken inbasioa izan dugu, eta, ondorio gisa, Donostian batez ere, beste urtetan baino zikinkeria gehiago izan da uretan.
Sandra, Itsaso eta Amaia, La Salle – San Luis – Donostia (DBH4)


Testuen Sailkapenerako Kodeak:

Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena