euskaraz.net
Intxaurrondo ezagutuz

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 79 2006/03 »  Intxaurrondo ezagutuz

Donostia auzoka

Intxaurrondo ezagutu dezagun
Neguan gaude. Hotz handia egiten du. Zer egiten dute etxerik ez duten pertsonek egun hauetan? Donostiak badu zentro berezi bat horretarako, eta Intxaurrondon dago. Ezagutu dezagun.


Abegi etxea

Zentroa Mons pasealekuan dago, eta iaz inauguratu zuten. Dirurik ez duten pertsonentzako da. 3 egunetan zehar babesten dituzte han, eta mantenu osoa eskaintzen diete; hau da, ostatu ematen diete, eta janaria. Lanik aurkitzen badute, denbora gehiago gelditu daitezke, hilabeteren bat gehiago.

Sartzeko baldintzak oso argiak dira. Drogaren edo alkoholaren menpe ez egotea, 18 urte baino gehiago edukitzea, gaixotasun fisiko edo psikikorik ez izatea, eta dokumentazioa edukitzea. Funtzionamendurako arauak ere badaude. Hauek dira nagusiak: ordutegia errespetatzea eta ez erretzea (prestatutako logeletan erre dezakete soilik). Animaliak eta armak edukitzea guztiz debekatuta dago.

Ez daukate borondatezko laguntzailerik. Hau da, langileak dira guztiak, udaletxeko zentroa delako.

Probintzia eta estatu mailako beste erakunde edo, zentro batzuekin harremanetan daude; esate baterako, Gurutze Gorria edo Cáritas. 40 plaza dauzkate, eta ia-ia beti beteta daude. Momentu honetan, 36 pertsona dauzkate. Han egon nahi duen jendeak ez du ezer berezirik egin behar. Bertara joan, eta kito.

Gurutze gorria

Gero eta etorkin gehiago etortzen ari dira gure hirira. Nork laguntzen die? Gurutze Gorriak zentro bat dauka horretarako. Hori ere gure auzoan dago.

Gurutze Gorria Zarategi kalean dago, eta zentro eta bulego gisa funtzionatzen du. Han, etorkinekin lan egiten dute; helduak edo adingabeak, paperak badituztenak edo paperik gabe daudenak…

Gurutze Gorrian, Abegi eman edo lana bilatzen diete. Haiek enpresekin kontaktuan jartzen dira, eta, gero, eskaintzak etorkinei helarazten dizkiete.

Ez daukate araurik, elkar errespetatzea bakarrik.

Ez dago pertsona kopuru mugarik, eta han lan egiten dutenak boluntarioak dira.

Bulegoan, zazpi hizkuntza hitz egiten dituzte: gaztelania, euskara, italiera, ingelesa, frantsesa, errusiera, eta zenbaitek arabieraz.

Goizeko 8etatik gaueko 9ak arte dago irekita. Goizean, jendeaz arduratzen dira, eta, arratsaldean, gaztelaniazko klaseak ematen dituzte.

Haiekin harremanetan jarri nahi baduzu, ordua hartu behar da, telefonoz edo bulegora joanda. Telefonoa: 943 327795

Aransgi

Gipuzkoako Ume Gorren Entzumen Errehabilitaziorako Elkartea da Aransgi. Guraso talde baten ekimenez jaio zen 1967 urtean, irabazirik izateko asmorik gabe. Haien helburu nagusia da pertsona gorraren bizitzako hainbat arlotan bizi-kalitatea hobetzea. Zazpi alderdi lantzen dira: medikoa, teknikoa, psikologikoa, soziala, errehabilitazioa, heziketa eta trebakuntza.

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena