euskaraz.net
Auzoka: Gros

HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Hezkuntza »  Auzoka eskola aldizkaria »  Auzoka 79 2006/03 »  Auzoka: Gros

Donostia auzoka

Zuhaizti kiroldegia zabalik
2005eko irailaren 14an inauguratutako kiroldegiak jada 2.600 bazkide eta 25 langile ditu. Egunero, 1.200 pertsona joaten dira gutxi gorabehera, eta horietako gehienak, igerilekue- tara edo muskulazio gelara joaten dira. Beraz, hasierak beti zailak diren arren, eta jendearen ohiturak aldatzea erraza ez den arren, kirolari asko hurbiltzen da kiroldegira.

Bi igerileku daude, batek 27 metroko luzera eta 12,5 metroko zabalera du, eta besteak, irregularra denez, zabaleraz 18 metro eta luzeeraz leku batzuetan 19 metro eta besteetan 17 metro ditu; bestald, hiru gela daude, bi balioanitzeko pista gimnasia, aerobic, pilates eta abar egiteko; eta beste bat ziklo-indoor eta spining egiteko. Gehien erabiltzen dena muskulazio gela da.

Igerilekuak ez dira ez olinpikoak ezta lehiaketarako ere; olinpikoa izateko 50 metro bider 25 metro neurtu behar baititu. Umeak igerilekuetara 17:15etatik 20:30ak arte joaten dira normalean. Gerenteak esan zigunez, pozik dago kiroldegiaren martxa ikusita, baina 3.500 bazkide izatera iristea gustatuko litzaioke.
Markel, Ioritz eta Ibon Z.


Legeari bai, baita erretzeari ere
Erretzeko aukera eman dute Groseko taberna guztietan
Groseko 30 taberna inguru arakatu ondoren, konturatu gara erretzeko aukera eman dutela denetan. Hortaz, urtarrilaren lehenean indarrean jarri zen legeak ez du eragin handirik izan. Taberna guztien atean, erretzea onartuta dagoela adierazten duen kartela dago; hori bai, kartela batzuetan gaztelaniaz bakarrik a-gertzen da, eta horixe sa- latzeko ere erabili nahi ditugu lerro hauek.

Pintxoak dauden tabernetan ere erretzeko aukera eman dute; baina pintxoen aurrean ez erretzea gomendatu dute taberna batzuetan –Bergara tabernan, esate baterako–, kearen usainak kalte egiten baitie pintxoei. Hala ere, taberna askotan, bezeroek aukeratu dute erre ahal izatea, nahiz eta, horren ondorioz, 18 urte baino gutxiagoko gazteek heldu batekin sartu behar izango duten tabernetara. Argi dago legeak ez duela eragin handirik izan, ez behintzat tabernen munduan.
Ainhoa, Oihana, Amaia eta Lierni


Autobusen ordutegia jakiteko panel berriak
Autobusen ordutegia jakiteko, kaleetan, geltoki bakoitzaren aurrean, panel berriak jartzea erabaki dute udaletxeko teknikariek. Duela egun batzuk, udaletxeko langile batzuk, autobuseko ordutegiak jartzeko poste berriak ipintzen hasi ziren Donostiako kaleetan.

Jendearen kexak entzun ondoren, udaletxeak erabaki hau hartu zuen. Erabaki honekin jendeak denbora aurreztea nahi du udalak. Panel berri hauek autobusa iristeko zenbat minutu falta diren adierazten dute. Horrela, jendeak informazio gehiago izango du eta lasaiago ibiliko da.

Oraingoz, Groseko autobus geltoki gehienetan jarri dituzte seinale hauek. Eta poliki-poliki, Donostia osoan jartzeko asmoa du udaletxeak. Donostiarren artean harrera ona izango ahal du ekimen honek!
Carlota, Maddi eta Olatz

Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza / Testu Normala / Testu Zailagoa / Testu Zailena