Teknologia berriak
|
|
Malagako hacker batek kinka larrian jarri du Pentagonoa
|
Guardia zibilak hacker bat atxilotu du Malagan, ustez, AEBko Defentsa Sailaren ordenagailu batera legez kanpo sartu zelako Internet bidez. Beste lau lagun ere identifikatu eta galdekatu dituzte, ekintza horrekin zerikusia dutelakoan.
Hackerraren ordenagailua San Diegon zegoen (Kalifornian), Poit Loma itsasontzi-basean. Ameriketako Estatu Batuetako armadako segurtasun informatikoko kideek legez kanpoko sarrera hori atzeman zuten, eta, ondoren, Navy izeneko operazioari ekin zioten.
Egindako ikerketetan, erasoa Espainiako ordenagailu batetik egina zela ikusi zuten; horren ondorioz, guardia zibilaren Ciberterrorismo sailari eman zioten erasoaren berri.
AEBk Espainian duen enbaxadak jarri zuen salaketa, "urpekari nuklearrak mantentzeko erabiltzen den dike lehorraren segurtasuna eta funtzionamendu zuzena kinka larrian" jarri zutela adieraziz.
Guardia zibilak jakinarazi duenez, ustezko talde horren erasoek 500.000 dolar baino gehiagoko kalteak eragin omen dituzte, eta 100 sistema informatiko baino gehiago jarri omen dituzte arriskuan.
|
|
|
SuperBanda-ren ADSL Mini-a
|
Superbandak eskaintza ederra atera du.
20 Mb-ko ADSL abiadura lortzeko sortu diren promozioekin, etxetik, eta aurrekontu izugarririk gabeko Internet konexio ona nahi dutenak ahaztu ditu merkatuak. Hori dela eta, eskaintza bat atera du Superbandak: 1 Mb-ko ADSL Mini-a + Alta eta Router-a dohainik; lehenengo hiru kuotetan, guztira 5,95 € hilabeteko + BEZ; hurrengoetan, 17,95 € izango dira.
Gainera, bezeroak herri barruko deien 24 orduko tarifa laua gehitu nahi badu, 2 € gehiago ordaindu beharko du hilabetero.
Eskaintza hau sareak zabaltzearekin loturik dago, sareko erabiltzaileak hirukoiztea espero baitute.
Halaber, tarifa merkeak eskaintzen dituzte mugikorretarako, eta dei internazionaletarako, aurkarien tarifak baino merkeagoak. Horrek, aurreztu ahal izatea ziurtatzen die Superbandaren bezeroei.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|