Errezeta
|
|
Esne karameloak
|
Osagaiak:
75 gr azukre
125 gr ezti
75 gr gurin
15 zentilitro esne
Egiteko modua:
1. Egos itzazu lapiko batean esnea eta gurina, irakin arte.
2. Erantsi azukrea eta eztia. 15 minutuz eduki su epelean; goilare batekin nahastu, orea lortu arte.
3. Estal ezazu molde bat paper sufurizatu eta olioztatuz. Isur ezazu orea moldera.
4. Utz ezazu hozten. Gero, ebaki itzazu karameloak laban gurineztatu batekin.
5. Bil itzazu karameloak zelofan-paperez.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|