Berri on
|
|
Txakur lapurra
|
|
E. Roel norbegiarrak gasolindegi batean lan egiten du. Umeek beraren gasolindegitik txokolatinak lapurtzen zituztela pentsatzen zuen Roelek. Hala, zelatatzea erabaki zuen. Harrituta geratu zen, poliziari deitu eta gero, kamerak erakutsi baitzuen lapurra Konán izeneko txakur bat zela.
|
|
Marcos Montero LHko 5.B, Mundaiz
|
|
Gizakientzako kaiolak
|
|
Kroaziako zoo batean gizakientzako bi kaiola egokitu dituzte. Zooko bisitariak sartu eta atera egin daitezke haietatik. Kaioletan, kartelak daude, barnean “Homo sapiens” bat dagoela esaten dutenak.
Animaliak kaiolaren barruan nola sentitzen diren erakutsi nahi du zooko zuzendariak. Arazo ekologikoez ere aritu da zuzendaria. Ez dakigu kroaziarren ideia hau ona den, baina bitxia da, behintzat. Guk, gure aldetik, nahiago dugu kaiolan ez sartzea, eta zuek? Kaiolan sartu nahi al duzue?
|
|
Amaia Benavente eta Marina Carnicer, LHko 6.A, Mundaiz.
|
Testuen Sailkapenerako Kodeak:
Testu Erraza
/ Testu Normala
/ Testu Zailagoa
/ Testu Zailena
|